Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Telmo Esnalen "Dantza" pelikula proiektuaren trailerra ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Telmo Esnalen "Dantza" pelikula proiektuaren trailerra ikusgai

2014/05/09 10:30
Telmo Esnalen "Dantza" pelikula proiektuaren trailerra ikusgai

Telmo Esnal eta lantaldea Dantza pelikularen lehen irudiak filmatzen.

Euskal dantzaren inguruan film berria egiten hasi da Telmo Esnal zine zuzendaria. "Dantza" du izena pelikula proiektuak eta hiru sortzaileren elkarlana biltzen du: Telmo Esnal zinemagilea, Koldobika Jauregi artista plastikoa eta Juan Antonio Urbeltz folklore ikertzailea. Hona hemen trailerra:

Urte berri on, amona! (2011) edo Aupa Etxebeste! (2005) euskal film arrakastatsuak zuzendu ditu besteak beste Telmo Esnalek, eta orain dantzaren inguruko filma egiteko proiektuarekin ari da buru-belarri. Dantzari aritu izan da Telmo Esnal, Zarauzko Iratzarri eta Donostiako Goizaldi dantzari taldeetan aritu zen hainbat urtez, eta Argia taldearen Zortziko ikuskizunean ere dantzatu zuen. 

Euskal dantzen inguruan pelikula egiteko asmoz beste bi sortzailerekin elkartu da Esnal: Koldobika Jauregi artista plastikoarekin eta Juan Antonio Urbeltz euskal dantzen ikertzailearekin. Dantzen bidez istorioak kontatzeko asmoz, film plastiko eta iradokitzailea egiteko proiektua landu du Telmo Esnal-ek, euskal dantza tradizionalean oinarrituta ikusentzunezko sorkuntza lana burutzeko gogoz.

Informazioa: Dantza (Txintxua Films)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.