Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ortzadarren XX. Folklore Jardunaldiak
XX. Folklore Jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Ortzadar elkarteak datorren azaroaren 16-19rako. "Folkloreaz: Egungo ikuspegiak eta erronkak" izenburupean burutuko dira eta jardunaldiei buruzko xehetasunak eta lanak aurkezteko baldintzen berri eman dute dagoeneko:
Dantza egitarua zabalan Dantzaz 2004ekin
Mugaz gaindiko zentro koreografikoak (Biarritz-donostia) koordinatuta Dantzaz 04 egitaraua antolatu da. Datozen egunetarako (martxoaren 24atik apirialaren 24ra) hainbat ekitaldi interesgarri iragarri dira. Trena eta dantza uztartzen dituena oso polita iruditu zait niri. Hona egitaraua:
Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat
Kukai eta Tanttaka taldeen "1937, gogoaren bidezidorretatik" ikuskizunak eskuratu du IV. Donostia Antzerki saria. 9.015 euroko saria eskuratu dute.
Banakako dantza txapelketak
Azken urteotan txapelketetan parte-hartzaile kopuruak behera egin duela eta, inkesta bat egin du Irungo Kemen dantza taldeak.
2. Erromeria Zerainen
Otsailaren 29an Zerainen 2. erromeria egingo da. Erromerian, Patxi Perez dantza animatzaile eta sustatzailearekin batera Koldo Iparragirre soinujolea eta Iban Gurrutxaga gitarrajolea izango dira.
Euskal dantzen katalogoa
Euskal dantzen katalogoa argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. 300 dantza bildu dira katalogoan, eta aurkezpenean azaldu dutenez, ez dira dantzatzen diren guztiak, toki eta ospakizun zehatze batzuei lotutakoak baizik.
Esteban Berazadiri elkarrizketa
Esteban Berazadi Zarautzen jaio zen 1917an, eta txikitatik Batzokiko taldean aritu zen dantzan. Gerra hasitakoan ihes egin zuen iparraldera, eta han Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Eresoinka" taldean dantzan aritzeko aukera izan zuen (inork talde honen berri izan nahi badu, irakur dezala Arana Martijak 1986an idatzitako Eresoinka, embajada cultural vasca liburua).
Hartzaro 2004 Uztaritzen
Kreazio eta ohitura, musika eta dantza, konzertu eta karrika pesta, soinulari ikastaldi eta animazio dira aurten Hartzaro festibalak bere zortzi urteak kari denei eskeiniko dituen ekitaldiak.
Igandean abiatuko dira 2004ko Maskaradak
Igandean, otsailaren 15ean, abiatuko dira Maskaradak zuberoan. Aurten bi herriren artean, Iruri eta Zalgize-ren artean, antolatu dituzte, eta Zalgizen bertan izango da lehen emanaldia.
Aurtzakaren 25. urteurreneko ekitaldiak
Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldien berri ematen duen webgunea prestatu du: www.aurtzaka.com
Dokumentuaren akzioak