Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hartzaro 2004 Uztaritzen

Dokumentuaren akzioak

Hartzaro 2004 Uztaritzen

2004/02/13 01:55

Garazi Philantropik(e) Orkestra, Anje Duhalde, Bilbo eta Kanboko erraldoi edo ziganteak, Iguzki Lore, Zapo eta Bihotzez, Burrunka kreazioa, Ihauteriko kadria, Su Jauzia eta Hartza Iguzki, Patxi Perez eta Batbiru, karrikako animazio, ikastaldi eta konzertu txistulari gazteentzat, Xerri Hiltzea, Ihauteria merkatuan, sukaldaritza lehiaketa, eskulan erakusketa, Ihauteriako dantza eta soinuak, Kiki Bordatxo…Horra aurtengo hautuak !

Ortziralea Otsailaren 20a Aratsaldean
· 7tan Latsan : festibalaren aurkezpena. « Ezpata Dantzari » Uztaritzen 1932an sortu lehen dantzari taldearen lekukotasuna. Uztaritzeko biziaz eta kaskarota ohituraz 1925ko filmatxo bat.
· 9tan Latsan 21h salle Latsa « Garazi Philantropik(e) Orkestra »
Garaziko soinu eta orkeztren ohitura Garazi Philantropik Orkestrako 9 soinulariek ber moldatua bertze soinulari kreatzaile batzuen laguntzarekin. Sartzea urririk.
· 10 ½ tan Ttirritta ostatuan “Anje Duhalde”
Gau pasa Uztaritzeko seme kantari hunekin bekoz beko. Sartzea urririk.

Larunbata Otsailaren 21a goizean
· 9tan Latsan “Xerri Hiltzea” – Bertsulari, Txistulari, Gaitero eta Trikitilari.
· Lapurdiko Plazan “Ihauteria merkatuan”. Turismo bulegoak antolaturik Mozorro edo maskatze lehiaketa.
· 10etan - Gaitero eta Erraldoiak. Kanbo eta Bilboko ziganteak Hiribeheretik Lapurdiko plazaraino.
· Txistu ikasketa : Lagunen etxean, 40 txistulari. Merkatua alaitzea.
· 11 ½ tan Bilgune pilota plazan “Mutxikoak”. Erdizka taldeko soinulariekin.
Aratsaldean
· 1 ak ½ an Latsan Ihauteriako bazkaria soinulari eta dantzariekin (15 €) Lekuak mugatuak. Aintzinetik manatu (05.59.93.16.37)
· 4etan Latsan : 40 txistulari ikasleen konzertua.
· 5etan Hiribehere : Altzabiako auzoan erraldoi, gaitero eta txistularien ibilaldia.

5ak ½ Hiribehereko plazan “Ihauteria ikusketa”
· Bilboko eta Kanboko 8 Ziganteak. Nafarrako bals eta jotak.
· Fandango/ Arin arin : 40 Txistulariek emanik.
· Ihauteriko Kadria eta Su Jauzia. Mizel Theret (dantza), Rémi Gachis eta Mixel Etxecopar (soinua) artisten kreazioak Izartxoko dantzari, ihauteriko zirtzil eta Uztaritzeko txarangek emanik.
· Burrunka Beñat Amorenaren kreazio bat 30 danbor joile eta 15 gaiteroentzat.
· Hartza Iguzki Herriko Izartxo dantzari taldearen kreazioa. Gaia, Ihauteri aintzin seinale, hartzaren iratzartzea. 35 dantzari eta soinulari.

Aratsean
9an Bilgunen Konzertua “3-talde / 3-DK berri“. Sartzea 5 € (urririk 12 urtez petik diren haurrentzat)
· Iguzki Lore : Baigorri baleako 50 haur kantari
· Bihotzez : Getariko gizon bozak
· Zapo : Zeltika soinu antzekoak, Euskal Folk Rock

Igandea Otsailaren 22a – Ihauteriako ohiturak
· 8ak ½ tarik 11ak ½ arte; Kaskarotak Hiribeheren.
· 9tan Latsan sukaldaritza lehiaketa. Gaia : Ihauteriako gozakiak
· 9tik aratsaldeko 5ak arte Hiribehereko plazan Eskulan erakusketa Herriko ekoizpenen salmenta Turismo bulegoaren laguntzarekin. Amanitak trikitilari, Uztaritzeko txistulari eta Xingudiko gaiteroek alaiturik.
· Eguerditan : Eliza aintzinean Kaskarota guzien biltzea. Ohiturazko dantzak.
· 12ak ½ tik 2ak ½ ak arte Kaskarotak Purgun.
· 1an Latsan Ihauteriko bazkaria (15 €) Lekuak mugatuak. Aintzinetik manatzen ahal da (05.59.93.16.37)
5ak ½ tan Latsan Dantza Piko Batbirurekin.
Euskal Herri eta bertze herrialdeetako dantzak Patxi Perez ekin. Sukaldaritza lehiaketaren emaitzak. Ihauteriko gozakien salmenta.


Astelehena Otsailaren 23a
Aratsaldeko 6ak ½ tan Lapurdi gelan mintzaldia. Gaia : Zer erakaspen Euskal Herrian herrikoi soinuentzat ? Mintzalariak : Henri FOURES, Lioneko CNRen zuzendari, Olivier DURIF (FAMDT), Xavier DELETTE Baionako CNRetik, Beñat ACHIARY eta Mixel ETXECOPAR (Herri Soinulariak), Euskal Herriko herrikoi soinuen erakasle eta elkarteak.
Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin.


Asteart Gizen Otsailaren 24a
Zanpantzaren hogoigarren urtearen berpiztea ospatzen dugu aurten Uztaritzen. Karia hortarat karrikan agertuko dira "Burrunka", "Ihauteriko Kadria", "Su Jauzia" kreazio berriak. Osatuko dituzte orai arte moldatutako kreazioak : Aker dantza, Maia dantza, Zirtzilen zoka...
· 6etan Hiribehereko plazan larunbateko mozoro lehiaketaren emaitzak
6etan Uztaritzeko Zanpantzarra : Hiribeheretik Purguko pilota plazaraino : 250 dantzari, soinulari...
· 7ak 1/2tan Purguko plazan Zanpantzarren auzia eta erretzea.
8tan Bilgunen Erromeria : Kiki Bordatxo, Uztaritzeko Txaranga eta gaiteroak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.