Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Durangoko azokan erosi nahi ditugunak
Dantzaren inguruko argitalpenak nahiko urri izaten dira, eta horiek erostea ere ez da erraza izaten, beraz, Durangoko Azoka ondo aprobetxatu beharreko aukera izaten da. Aurten Durangoko Azokan dantzarekin lotuta zein nobedade aurkitu ahal izango ditugun aurreratzen dizuegu hemen.
Ertza Peru, El Salvador, Costa Rica eta Mexikon
Asier Zabaletak gidatzen duen Ertza konpainiak Ameriketako hainbat txokotan aurkeztuko du EGO-tik ikuskizuna datozen egunetan. Abenduaren 5ean Perun hasiko du ibilbidea eta Mexiko-raino iritsiko da. Eta urtea bukatzeko munduko beste muturrera joango dira Ertzakoak, Moskun dantzatuko baitute.
Dantza jardunaldiak antolatu dituzte Getxon
Getxodantzan 07 jardunaldiak antolatu ditu Getxoko Dantza Elkarteak urteko azken asterako. Iaz hasitako bideari jarraituz dantza ikastaroa bereziak eskainiko dira abenduaren 26tik 30era bitartean. Ana Maria Lebrero, Blanca Arrieta, Rebeca Falcon eta Maria Martin dira ikastaroetan irakasle jardungo dutenetako batzuk.
Askotariko dantza proposamenak BAD jaialdian
Ia hilabete bat igaro da bederatzigarren Bilbo Antzerki Dantza (BAD) jaialdia amaitu zenetik. 22 talde, 45 emanaldi eta 8.500 ikusle, horra udal ekimen honek aurten emandako kopuruak. Beti proposamen berri bila, antolatzaileen ustez BADek askotariko eskaintza egitea lortu du antzerki eta dantza alorrean. Sarritan, biak uztartuta.
Iurretako dantzen zuzeneko diska grabatu dute
Iurretako dantzak jasotzen dituen CD bikoitz bat aurkeztuko da datorren asteazkenean, azaroaren 28an, Iurretan bertan. Gaur egun Iurretako plazan San Migel jaietan dantzen doinu horiek jotzen diren moduan jasotzen ditu diskak. Izan ere, zuzeneko emanaldian, 2006ko jaietan grabatutako doinuak dira.
XXIII. Folklore Jardunaldiak. Ondorioak
22 urtez Folklorearen edo Kultur Tradizionalaren adierazpenak aztertzen egon eta gero, azterlan hoien arduradunak izan dira aurten aztergai XXIII. Folklore Jardunaldietan, hots, Folklorearen Erakundeak. Jardunaldion aurreneko helburuetako bat, denboraren bilakaeran eta berezko aktibitateetan hainbat erakundek dituzten eritzi, esperientzia eta baloraziak jasotzea izan zen, etorkizunari begira, eta aktibitateari dagokionez, diagnostikoren bat plazaratzea eskatu zelarik ere.
Maurice Bejart, koreografoa eta bere lanak
Ondare koreografiko zabala utzita joan da Maurice Bejart. 80 urte zituela hil da azaroaren 22an. Marsellan jaio zen 1927ko urtarrilaren 1ean, eta 27 urterekin jarri zuen martxan bere lehen konpainia, Ballet de l'Etoile. 1960an, Ballet du XXe Siècle sortu zuen Brusselan eta 1987an Bejart Ballet sortu zuen Lausannen. Maurice Bejart-ek utzi dizkigun zenbait koreografiaren bideo batzuk bildu ditugu.
Gernikako Elai-Alaik 80. urteurrena ospatuko du asteburuon
Aurten 80 urte bete dira Gernikako Elai-Alai dantza taldea sortu zela, eta hori gogoratzeko hainbat ekitaldi burutuko dute asteburu honetan. 75. urtemugakoak baino apaltxoago, dena esan behar bada. Edozelan, asko dute ospatzeko. Behin ez, bitan jaioa da-eta gernikar taldea.
Nafarroa, lilura eta bizipoza
Nafarroako folklore, tradizio eta dantzen inguruan eraikitako ikuskizuna aurkeztuko du Sahatsa dantza taldeak. Azkoitiko Baztartxo aretoan aurkeztuko da datorren abenduaren 1ean: Nafarroa, lilura eta bizipoza.
Zubietatik Iurretara, dantza argazki sorta berriak
Udan bildutako zenbait dantza ekitaldiren argazki sortak sareratu ditugu dantzan.com-en. Tokian tokiko dantza tradizionalen atalari dagozkion argazkiak dira, Zubieta, Ordizia, Aduna, Aizarna, Itsasu, Otsagabia edo Iurretan eskainitako dantza tradizionalen emanaldietakoak besteak beste.
Dokumentuaren akzioak