Dokumentuaren akzioak
Iurretako dantzen zuzeneko diska grabatu dute
dantzan.com
2007/11/26 13:26
Jose Mari Abasolo "Tiliño"k azaldu digunez, "gaur egun, Iurretan dantzari-dantza eta erregelak, egiten diren moduan grabatu eta dokumentu bezala"
gordetzea izan da asmoa. San Migel egunean, eguerdiko dantzari-dantza eta erregelak jaso dira, eta baita arratsaldean neskek egiten duten soka-dantza ere. San Migel ondoko igaldean egiten diren gorularien estanparen musika eta kantak ere grabatu dira.
Karmelo Barruetabeña txistulariak 40 urte daramatza Iurretan jotzen, eta bere txistu eta danbolina dira CD hauetan grabatuta geratu direnak. 2006ko San Migel jaietan egin ziren grabazioak, zuzenean, plazako emanaldian bertan. Ondorioz, plazak emanaldiaren neurriak dituzte doinuek, sarrera eta irteeretarako jotzen diren doinuak barne, eta jai eguneko giroa, txapligoak barne, entzun daiteke diskan. Aste honetan aurkeztuko da Iurretako dantzak CD bikoitza eta Durango Azokan jarriko da salgai.
Aurkezpena: Iurretako dantzak - CD (2)
- Azaroak 28, asteazkena, 12.00etan
- Iurretako Udaletxean
Dokumentuaren akzioak