Dokumentuaren akzioak
Maurice Bejart, koreografoa eta bere lanak
40 urtez Europako eta mundu osoko koreografo berritzaile eta eraginkorrenetakoa izan da Maurice Bejart. Dantza klasikoaren alorrean eman zituen lehen urratsak, baina dantza klasikoa eta dantza garaikidea elkar ezkontzen egindako lanarengandik egin da ospetsu.
Sortzen zituen baletetan gizon zein emakumeek bete zitzaketen dantzari lanak, eta genero ikuspuntutik indeterminatuak diren baletak sortu zituen maiz, "Suzko txoria" edo "Bolero" baletak adibidez.
Hain zuzen ere Ravel-en musikan oinarritutako Bolero baletaren pasarte bat ikus daiteke lehenengo bideo honetan.
Ballet du XXe Siècle konpainiarekin Venezian eskainitako emanaldi batean inguruan egindako dokumental batetik jasotako pasartea da honako beste hau.
Honako honetan berriz Maurice Béjart konpainiaren eskutik Intxaur hauskailuaren pas-de-deux edo bikote dantza ikus daiteke.
Eta bukatzeko "Ballet for life", Maurice Bejart-ek HIESak eraginda hil ziren Freddie Mercury eta Jorge Donnen omenez sortu zuen baleta.
Dokumentuaren akzioak