Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Durangoko azokan erosi nahi ditugunak

Dokumentuaren akzioak

Durangoko azokan erosi nahi ditugunak

2007/12/05 11:36

Euskal Dantzarien Biltzarrak hainbat nobedade prestatzen ditu urtero Durangoko Azokara begira. Gainera, Durangoko Azokan ez badira erosten, gero nahiko neketsua gertatzen da lan horiek eskuratzea. Dantzariak aldizkaria bera, 53. zenbakia argitaratuta dago aspaldi, baina dantzari eta dantza talde gehienek ez dute eskuratzerik izan oraindik, beraz, Durangoko Azokako aukera aprobetxatu behar da. Gainera, 54. zenbakia ere iragarri da azokarako beraz, biak batera eskuratzeko aukera izan liteke.

Dantzariak aldizkariaz gain, Folklorea Euskal Herrian bideo sortako ale berriak aurkeztuko ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak. Bost DVD berri prestatu ditu EDBk, Kortes-ko dantzak, Lapurdiko inauteriak, Lizartzako dantzak, Markina-Xemeingo dantzak eta Oiongo dantzak jasotzen dituzten DVDak dira.

Iurretako dantzen CDa

Aurten Durangoko azokan erosi ahal izango den beste nobedadeetako bat Iurretako dantzariek argitaratu duten Iurretako dantzen CDa da. Iurretako dantzak, San Migel jaietan, zuzenean grabatuta jaso dituzte, eta bide batez, Iurretan txistulari lanetan 40 urtez ari den Karmelo Barruetabeñari eskerrona adierazi nahi izan diote Iurretako dantzariek.

 

Labayru ikastegiak ere badu dantzarekin lotutako nobedade polit bat. Jabier Kalzakorta dantza-kopla zaharrak bildu eta argitaratu ditu. Pello Esnalek aipatu du liburu hau iritzi artikulu honetan eta itxura interesgarria du lanak.
 

2007 urtean zehar argitaratu diren beste hainbat lan Durangon erosteko aukera izango da baita ere noski. Adibidez, Agorila disketxeak dantzaren inguruko musika lan ugari argitaratu ohi du, eta aurten Patxi eta Konpainiaren Zubia CD eta DVDa bertan erosteko aukera izango da.

Zaharrak eta berriak

Aldez aurretik iragarritakoez gain, Durangon beti dago sorpresarako tartea. Komunikabideetan iragarri ez diren lanak aurkitzen dira standetan eta bestetik, argitaletxak aspaldiko lanaka, biltegietan gordeta daudenak, atera ohi dituzte gure gozamenerako. Iaz adibidez, Juan Inazio Iztuetaren Gipuzkoako dantzen liburuaren argitalpen zahar batzuk atera

zituzten mahaigainera.

Begiak erne, zerrenda eskuan eta poltsikoa bero joan beharra dago Durangora. Hona zerrenda osatzeko abiapuntu bat:

Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Dantzariak  53 -  5 euro
  • Dantzariak  54 -  5 euro
  • Folklorea Euskal Herrian 10 - Oiongo dantzak - 10 euro
  • Folklorea Euskal Herrian 11 - Markina-Xemeingo dantzak - 10 euro
  • Folklorea Euskal Herrian 12 - Lizartzako dantzak - 10 euro
  • Folklorea Euskal Herrian 13 - Lapurdiko ihauterietako dantzak - 10 euro
  • Folklorea Euskal Herrian 14 - Kortes-ko dantzak - 10 euro

Iurretako dantzariak
  • Iurretako dantzak - CD (2) - 12 euro

Labayru
  • Jabier Kaltzakorta - Dantza-kopla zaharrak

Agorila
  • Patxi eta Konpania: Zubia. CD+DVD 18 euro

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.