Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zubietatik Iurretara, dantza argazki sorta berriak

Dokumentuaren akzioak

Zubietatik Iurretara, dantza argazki sorta berriak

dantzan.com
2007/11/20 11:37
Udan bildutako zenbait dantza ekitaldiren argazki sortak sareratu ditugu dantzan.com-en. Tokian tokiko dantza tradizionalen atalari dagozkion argazkiak dira, Zubieta, Ordizia, Aduna, Aizarna, Itsasu, Otsagabia edo Iurretan eskainitako dantza tradizionalen emanaldietakoak besteak beste.

Uztailean aurkeztu genuen argazki sorta bat, eta harrezkero ateratako argazkiak dira orain aurkeztera gatozenak. Guztira 616 argazki berri dira, eta horiekin 4.454 argazki ikus daitezken dantzan.com-eko argazkien atalean.

Donostia eta Usurbilen auzoa den Zubietako dantza-soka, Ordiziako Santanazaleen esku-dantza, Adunako Axeri-dantza, Aizarnako Oilasko biltzea eta aurreskua, Debako San Roke eguneko ezpata-dantza eta Marinel eguneko jorrai-dantza, Itsasuko Kabalkada, Elgoibarko soka-dantza, Otsagabiako dantzak eta Iurretako dantzari-dantza eta nesken soka-dantza dira oraingo argazki sortetan ikus daitezkeen dantza eta tradizioak.

Zubieta dantza-soka

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.