Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza eta Mutxikoaren Eguna Ibarran
Maiatzaren 31n, Ibarran, Dantza eta Mutxikoaren Eguna ospatuko dugu, Alurr dantza taldeak antolatuta. Bertan, 350 dantzari elkartuko dira, herri ezberdinatik etorriak: Berastegi, Anoeta, Irura, Alegi, Altzo, Berrobi, Bera de Bidasoa eta Ibarra.
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2008ko deialdia
Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 234.000 euro banatuko dira (iazko kopuru bera) koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta formakuntza eta zabalkunderako.
Bodarin: euskal dantza eta flamenkoaren ezkontza
Anaigazteak taldeak prestatu duen Bodarin ikuskizunean euskal dantza eta flamenkoa uztartu dituzte. Christian Larraldek zuzendutako taldearen lan berrian dantza eta musika tradizionalarekin eta tradizio desberdinekin jolastuz sorkuntza berria plazaratu du.
Hondarribia dantza II - Kronika
Igaro berri duguna asteburu bikaina izan da Kemen dantza taldeko kideentzat. Aurtengoan Hondarribia Dantzan-en bigarren ekitaldia ospatu berri dute eta eguraldia lagun, guztia primeran atera zela esan daiteke.
Gure maisuen iturrietara joz; geroa bermatuz
"Denborak aldatzen doaz…" dio Benito Lertxundik bere kanta batetan, garai berriak etengabeko aldaketaren ondorioak direla azpimarratuz. Euskaldunok, munduko gainontzeko gizarteak bezala, aurrera joan ahal izateko datozkigun erronkei aurre egin eta testuinguru berriei modurik eta onenean egokitzen saiatzen gara.
Hondarribia Dantzan II ospatuko da asteburuan
Hondarribia Dantzan, dantzaren eta orohar folklorearen inguruko festa dugu, bertan hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneraturik daudelarik. Kemen dantza taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.
Arku-dantzak dira 2008ko Ezpalak jaialdiaren gaia
Maiatzaren 31an Iruñean eta ekainaren 1ean Eibarren ospatuko da Ezpalak, dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia. Frantzia (Toulouse), Kanariak (Chimiche), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa (Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dute Ezpalak 2008 jaialdian.
Euskaldunak eta Dantza 3. dantzaldia
2006an sortutako Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE), atzerrian dauden euskal dantzarienganako konpromisoa berretsi nahi izan du, "euskaldunak eta dantza"ren 3. gala antolatuz. Ikuskizuna ekainaren 11an, arratsaldeko 20:30tik aurrera Euskalduna Jauregiko Auditorioan burutuko da.
Hnuy illa... Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berria
Asteburu honetan estreinatuko dute Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka antzerki taldeak elkarlanean prestatu dute ikuskizun berria: Hnuy illa... Joseba Sarrionandiaren lan poetikoa du ardatz Mireia Gabilondok zuzendu eta Jon Mayak koreografiatutako ikuskizuna.
Folklore alorraren eskaintza zabala Portugaleteko Azokan
Musika tresnagileak, ehungintza, jantzigintza eta osagarriak, eta folklore alorreko beste zenbait elkarteren stand-ak, musika, dantza eta folklore emanaldiak, eta tallerrak eta bestelako ekitaldiak izango dira asteburu honetan Portugaleteko III. Folklore Azokan. Hona hemen egitaraua:
Dokumentuaren akzioak