Dokumentuaren akzioak
Dantza eta Mutxikoaren Eguna Ibarran
Dantza eta Mutxikoaren Eguneko egitaraua honako hau izango da:
- 10:00etan, Emeterio Arreseko parkean elkartuko dira dantzari guztiak. Festari hasiera emango zaio dantzari guztiak Agurra dantzatuaz. Ondoren talde bakoitzak bi dantza eskainiko ditu.
- 11:00etan, Gosaria dantzari guztientzat Emeterio Arreseko parkean.
Ondoren kalejiran joango dira Kultur Etxe eta Zaldune auzoraino, bertan talde batzuk dantzatuz.
Berriro bueltatuko dira Emeterio Arreseko parkera, gainontzeko taldeak dantza batzuk eskainiz.
Bukatzeko dantzari guztiak elkarrekin Fandango eta Arin-arina dantzatuko dute.
Taldeek eskainiko dituzten dantzen artean honako hauek izango dira: Bedaio, zinta dantza, Txontxongilo, Txantxo dantza, Axuri beltza, Ikurrin dantza, Peio Joxepe, eta irakasleek egun honetarako esfortzu eta ilusio handiz asmatutako koreografi berriak.
Goizean, guraso talde batek paella handi bat prestatuko du, bazkaltzen geldituko diren dantzari, musikari eta irakasle guztientzat. Bazkaria Emeterio Arrese parkean izango da.
Bestalde, Mutxiko eguna ere ospatu nahi dugu, eta horretarako ikastaroetan aurreko larunbatean parte hartu zutenak eta nahi duenak, Mutxikoa dantzatzeko aukera izango du.
Bukatzeko, guztiak festara euskal jantziekin hurbiltzeko eskatzen dugu, eguna girotzeko eta egun handia izateko.
Dokumentuaren akzioak