Dokumentuaren akzioak
Hnuy illa... Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berria
Izenburua ere Joseba Sarrionandiaren poesia liburu batetik hartu du ikuskizun berriak. Kukai Dantza Konpainiak eta Tanttaka Teatroak elkarlanean ekoiztuko duten hirugarren ikuskizuna da hau, aurretik egindako ‘1937’ eta ‘Otehitzari Biraka’ lanen ondoren.
Mireia Gabilondok prestatu duen gidoian gizakien arteko harremanak dira oinarria:Amodioa, desamodioa, bakardadea, erbestea… Dantzarekin batera poesiak izango du protagonismoa ikuskizun honetan, hain zuzen ere Joseba Sarrionandiaren poesia. Musika Iñaki Salvadorrek prestatu du.
Fitxa artistikoa
Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya
Musika: Iñaki Salvador
Poesia: Joseba Sarrionandia
Eszenografia: Fernando Bernues
Dantzariak: Jon Maya, Alain Maya, Enero Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena,
Vanesa Castaño eta Nerea Vesga.
Hnuy illa - emanaldiak
- Maiatzak 9 - Leioa
- Maiatzak 11 - Errenteria
- Maiatzak 30 - Zornotza
- Ekainak 7 - Durango
- Ekainak 26 - Zumarraga
- Uztailak 6 - Elorrio
- Uztailak 11 - Donostia
Dokumentuaren akzioak
Bakarrik esan Leioan egon nintzela eta lan ikaragarria diruditu zitzaidan. Gauza batzuk ez zidaten gustatu baina bakarrik gauza pare bi. Experimentazio guneak egon ziren eta hori benetan gustatu zitzaidan, paso a dos oso ona, benetan. Enekok nire ustez " Se salió ", forma ikaragarrian dago, eta Nerearekin egin zuten pieza, liluragarria. Filme bat zirudi.
Gero jendearekin hitzegiten, hitz berberak entzuten ziren: " Una pasada, no sé que decir", Musika, Textuak, Eszenografia, Jantziak, dena oso zainduta. Ez dut notarik emango, (porque no soy nadie para darla) baina bakarrik esan, lan dotorea izan zela.
Pd: beti bezala, barkamenak eskatu nire euskaragatik. Hor nago burubelarri ikasten ejjejej Aio !