Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arku-dantzak dira 2008ko Ezpalak jaialdiaren gaia

Dokumentuaren akzioak

Arku-dantzak dira 2008ko Ezpalak jaialdiaren gaia

2008/05/07 11:57

Arku-dantzak edo uztai-dantzak izango dira 2008ko Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiaren gai nagusia. 2006an antolatu zen lehen aldiz jaialdi hau eta lehen ekitaldi horretan ezpata-dantzak izan zen gaia. 2007an makila-dantzak izan ziren, eta aurten, 2008an arku-dantzak izango dira.

Beraz, arkuekin egindako dantzak ikusiko dira batez ere aurten Ezpalak jaialdian. Etorriko diren talde guztiek gutxienez arku-dantza bat egingo dute. Batzuk arku-dantzekin soilik osatuko dute beren emanaldia. Beste batzuk, arku-dantzak beste zenbait dantza tradizionalen artean ematen dituzte eta sorta hori eskainiko digute.

Maiatzaren 31an, larunbatean, ospatuko da Ezpalak jaialdia Iruñean eta ekainaren 1ean, igandean, Eibarren, Klub Deportiboak antolatutako Euskal Jaiaren baitan.

Hamabi talde, hamaika arku-dantza

Frantzia (Toulouse), Kanariak (Chimiche), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa (Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dut Ezpalak 2008 jaialdian. Hamabi talde eta hamaika arku-dantza desberdin, baina elkarren artean antzekotasunez betetakoak. Hona arku-dantzen jaialdian parte hartuko duten taldeen zerrenda:

 

2008ko maiatzaren 31an Iruñean - 2008ko ekainaren 1ean Eibarren

Informazio gehiago: Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.