Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2008ko deialdia
dantzan.com
2008/05/29 11:58
Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 234.000 euro banatuko dira (iazko kopuru bera) koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta formakuntza eta zabalkunderako.
Ekainaren 28an bukatzen da deialdi honetan diru-laguntza eskaerak egiteko epea. Honako hauek dira argitaratu diren diru-laguntzen poltsak atalez-atal:
- Koreografia sorkuntzarako: 30.000 €
- Dantza-lanak ekoizteko: 120.000 €
- Bira artistikoetarako: 32.000 €
- Formakuntza iraunkorreko tailer eta ikastaroetarako: 38.000 €
- Kanpo zabalpeneko proiektuetarako 14.000 €
Deialdi osoa EHAAeko pdf honetan
duzue.
Aurreko urteetan Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza horiek nortzuk eskuratu dituzten ikusi nahi baduzu hemen ikus ditzakezu:
Dokumentuaren akzioak
2008ko urriaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak jaso duenez 20.000 euro gehiago esleitu dizkio Eusko Jaurlaritzak deialdi honi dantza-lanak ekoizteko atalean.