Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondarribia Dantzan II ospatuko da asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia Dantzan II ospatuko da asteburuan

Kemen dantza taldea
2008/05/14 15:17
Hondarribia Dantzan, dantzaren eta orohar folklorearen inguruko festa dugu, bertan hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneraturik daudelarik. Kemen dantza taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.

Programa


Maiatzak 16 ostirala
Asteburua folklorea eta etnografiaren inguruko hitzaldi batekin hasiko genuke: Hitzaldia Jose Ignazio Ansorenak, besteak beste Donostiako txistulari bandako zuzendariak, emango luke. Izenburua: "Tradizioa: benetako balioak"
   
Maiatzak 18 igandea
Goizeko 12:30tan: Dantza agerketa. Partehartzaileak:

  • Donibane Garaziko Arrola dantza taldea.
  • Lantziegoko Iradier y Salaberri dantza taldea.
  • Berako Gure Txokoa dantza taldea.
  • Baztango dantzariak.

Eguerdian: Bazkaria Talaia ikastolako Biteriko frontoi txikian.
Arratsaldean: Dantzaldia.
Arratsaldean berriz, Imuntzo eta Beloki musika taldeak dantzaldia burutuko luke, bertan  taldeetako partaideekin batera herritarrak parte hartzera gonbidatu nahiko genuke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.