Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bodarin: euskal dantza eta flamenkoaren ezkontza

Dokumentuaren akzioak

Bodarin: euskal dantza eta flamenkoaren ezkontza

2008/05/20 13:03

Paris-en jaio da Christian Larralde, eta bertako Euskal Etxean jardun du dantza eta musika tradizionalaren alorrean. 2001ean "Ibilaldi bat" izeneko ikuskizuna sortu zuen Jean Mari Guezala-rekin batera. 2004an "West Ibarre Side Story" ikusgarriaren koreografien prestaketaz arduratu zen, urte berean "Bidean Zehar" ikusgarria zuzendu zuen eta 2005ean Garaztarrak taldearekin hip hop-a eta dantza tradizionalak uztartzen zituen ikuskizuna gidatu zuen.

Patrik Larraldek gidatutako musikari taldeak osatzen du Anaigazteak konpainiaren musika atala. Formazio eta ibilbide luzeko musikaria da Patrik Larralde. Bodarin ikuskizunerako Patrik Larraldek eta Josean San Miguel-ek sortu dituzte doinuak eta honako CD honetan argitaratu dituzte.

Hona hemen ikuskizunaren bideo sorta bat.

"Betti", fandangoa.

 

 Hartza

 

Txiriboda 2

 

 Txiriboda 1

 
 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.