Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Espainiako Dantza Saria Juan Carlos Santamariari
Juan Carlos arlos Santamaria koreografo donostiarrak irabazi du Espainiako Dantza Sari Nazionala sorkuntza arloan. Interpretazio arloan Javier Baron-ek jaso du. Donostian jaio eta 11 urterarte bertan bizi izan zen Santamaria, gero Valladolidera jo zuen eta han egin zituen lehen dantza ikasketak. Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen saria horrek 30.000 euro ekarriko dizkio Santamariari.
Dancilla Youtubera heldu da
Nazioarteko dantza tradizionalen inguruan dagoen webgune interesgarrietakoa da Dancilla. 30.000 dantzaren fitxa, 1.000 dantza argibide, 1.000 dantza bideo inguru... Orain bideo horietako batzuk Youtuben topa ditzazkegu.
Dantza argazkiak Life aldizkarian
Googlek Life aldizkariaren argazki artxibo osoa argitaratu du berriki. Life argazkilaritza oinarri izan duen aldizkari estatubatuarra da. Gaur egun interneten argitaratzen da soilik. XIX mendetik hasi eta gaurdainoko milaka argazki dira Googlek zintzilikatu dituenak. Horien artean batzuk dantzarekin zerikusia dutenak.
Herrien Arteko XII. Folklore Jaialdia Barakaldon
Abenduaren 5, 6 eta 7an Herrien arteko XII. Folklore Jaialdia egingo da Barakaldo Antzokian eta Portugaleteko El Carmen Ikastetxean. Barakaldoko Ibarra-Kaldu taldeak antolatzen du jaialdia, eta aurtengo talde gonbidatuak "Museo de la Huerta" kantu eta dantza taldea (Alcantarilla-Murtzia) eta Alba de Tormes-eko Folklore Taldea (Salamanca) dira. Jaialdiak emanaldi mota bi ditu: musika entzunaldia eta dantza emanaldiak.
Dantza egitea dantza ikustea baino nahiago omen dugu
Eusko Jaurlaritzaren baitako Kulturaren Euskal Behatokiak kultura kontsumoari buruzko ikerketa plazaratu du berriki. "Kultura-ohiturei, jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika Euskal Herrian 2007-2008" izeneko ikerketa hau egiteko Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Kultur Erakundearen laguntza izan du Behatokiak eta bertan, euskal lurralde guztietako datuak bildu dituzte. Dantzari buruzkoak ere bai. Horietatik ondorioezta dezakegu nahiago dugula dantzan egitea dantza ikustea baino.
Kukaik dantzari garaikide baten beharra du
Kukai Dantza Konpainiak, dantza ikuskizun berri baterako, dantzari garaikide baten beharra du. Ikuskizuna 2009. urteko udaberrian estreinatuko da, eta entseguak urte hasieran abiatuko dira.
Alicia Amatriain, goi mailako sukaldaritzaren musa
Fernando Canales sukaldariak plater bat sortu du Stuttgart-eko balleteko lehen dantzariaren omenez.
Agoizko dantzariek irabazi dute ETBko egutegiaren lehiaketa
Asteburuan eskaini da "Urteko egutegia" ETB2ko saioaren azken programa eta Agoizko dantzariek irabazi dute lehiaketa. Dirua Euskal Dantzarien Biltzarrari emateko eskuratu nahi uzten, hain zuzen ere Dantzari Egun bat Agoitzen antolatu ahal izateko eskuratu nahi zuten saria eta lehen helburua bete dute.
Dantza bikoteendako tailerra Artelekuren eskutik
Artelekuk, Gipuzkoako Diputazioaren menpeko arte zentroak, dantza bikoteendako ikastaro-tailerra antolatu du abendurako. Iker Arrue eta Laura Vilar, Cobosmika Company-ko dantzariak izanen dira ikastaroko irakasleak.
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua
XX. mendeko esperientziatik XXI. mendeko galdegaiei begira, euskal kulturgintzaren transmisioa ipar duen formazio-eskaintza sortu dugu HUHEZIn. Gure herriarentzat funtsezkoa den dimentsio honetarako jakintza-tresnak eta ekinbideak sortzera begiratuta, aurkezten dugun ikasketaren ekarpen berritzailea zera da: gure kulturgintza modernoaren protagonistek -aditu eta arituek- pilatutako esperientziaren transmisioa antolatu dugu.
Dokumentuaren akzioak