Dokumentuaren akzioak
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua
Historian aurrekaririk gabeko esperientzia-mintegi izateaz gain, belaunaldi berrietan (hezkuntzatik, euskalgintzako erakundeetatik, herri-eskualdetako kultur programaziotik, hedabideetatik, sorkuntzatik) kulturgintzaren transmisioa kudeatzeko bideak eta tresnak garatuko ditu formazioak.
Aditu titulu honen lehen edizioa 2007-08 ikasturtean egin berri da. 60 ikaslek hartu dute parte. 2009arekin batera emango diogu hasiera bigarren edizioari. Esperientziak erakutsi digunez, didaktika-ereduan sakondu egin behar dugu; hau da, ikasleei aukera handiagoa eman behar diegu partehartzeko, ikasitakoan sakontzeko, nork bere interesen arabera ondorioak ateratzeko… Horrenbestez, euskal kulturgintzaren transmisioa biderkatzen joan dadin jendartean, arreta berezia eskainiko diegu a) hezkuntza-sistemari eta b) tokian tokiko ekimen eredugarriei.
Ireki da matrikulazio epea
2008ko
azaroaren 17tik abenduaren 15era, zabalik egongo da matrikula egiteko
epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluan. Matrikula 1.900 euro kostatuko da.
Aditu
tituluaren lehen edizioa 2007-08 ikasturtean egin zen, orduan 60
ikaslerekin. Tituluaren bigarren aldia, ostera, urte berriarekin batera
hasiko da, 2009ko urtarrilaren 7tik uztailaren 1era luzatuko da-eta.
Aurrekoan bezala, bigarren aldi horretan asteazkenak izango dira eskola
egunak, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara, 15 minutuko atsedenarekin.
Argibide eta xehetasun gehiago aurkituko duzue ikastaroaren orrian bertan. Baita ikastaroaren triptikoan ere, berau pdf formatuan.
Dokumentuaren akzioak