Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Kabalkada eta Paisola Idek! libertimendua Donapaleun
Pasa den martxoaren 1ean Burgaintziren Kabalkadak hartu zituen Donapaleuko kaleak, eta Paisola idek! libertimendua eskaini zuten Kitzikazank antzerki taldearen eskutik herriko plazan. Hona ekitaldiaren bideo-laburpen bat eta argazki sorta bat.
Aurrez aurre
Urte askotako lanaren ondotik, Ballet Biarritz – Thierry Malandain zentro koregrafikoan urte osoan kokatu den Miarritzeko Maritzuli konpainiak laster aurkeztuko du Aurrez aurre bere azken lana.
Inauteri igandea Zalduondon
Inauteri igandean, arratsaldeko 17.00etan abiatu da karnabaletako konparsa Zalduondon. Lazarragarren etxetik atera dira mozorroak eta musikak lagunduta kalejira ederrean egin dute herri osoaren itzulia. 2009ko otsailaren 22an Zalduondon ateratako argazki sorta.
Santanazaleen ordenantzen 500. urteurrena ospatuko dute Ordizian
1509ko uztailaren 26an berritu zen Ordizian Santa Ana kofradia. Aurretik ba omen zegoen beste kofradia bat, eta hori berritu zen urte horretan. Bostehun urte beranduago ordiziarrek Santaneroen kofradiaren ohiturari eusten diote eta esku-dantza egiten dute urtero uztailaren 27an. Aurten, 500. urteurrena ospatzeko deialdi berezia egin dute santanazaleek.
Xiru jaialdia 2009, musika eta sorkuntza Zuberoan
Heldu den apirilaren 3, 4 eta 5ean eginen dute Xiru izeneko jaialdia Zuberoako Gotaine herrian. Zuberoako eta kanpoko hainbat dantzarik, soinularik, kantarik, aktorek... parte hartuko du jaialdi honetan. Horren baitan aurkeztuko dute apirilaren 3an, ostiralarekin, "Lürraldea dantzan" deituriko ikuskizuna.
Aurrez aurre ikusgarri berria aurkeztuko du Maritzuli konpainiak
Claude Iruretagoienak zuzentzen duen taldeak lan berria aurkeztuko du datorren martxoaren 21ean Donibane Lohizunen, 21:00etan. "Aurrez aurre" du izena ikuskizun berriak, eta bertan helburu pedagogikoarekin berpizkundeko dantzen eta euskal dantzen arteko konparaketa lana burutu du Iruretagoienak.
Escena 2009 dantza jaialdia, Nafarroan
Martxan da dagoeneko 2009ko Escena dantza jaialdia. Nafarroan antolatzen den jaialdia da hau eta aurten zazpi konpainiek parte hartuko dute. Udal ezberdinekin egindako lankidetzari esker Nafarroa osoko hainbat antzokitara zabalduko da jaialdia.
"Gu ez gara talde folkloriko bat. Guk ez dugu lehengo euskal dantzarik dantzatzen"
1972. urtea zen. Dantza taldeak borborka zeuden, batzuk tokian tokiko dantzak ikertu eta berreskuratzen, eta beste batzuk sormen lanetara emanak. Zeruko Argia aldizkarian Hazparneko Elgar Oinkari taldeari egindako elkarrizketa bat aurkitu dugu. Hemeroteken digitalizioak horrelako altxorrak eskura jartzen dizkigu. Honako hau Espainiako prentsa historikoaren liburutegi digitalean agertu zaigu.
Dantzaklub Victoria Eugenian
Martxoan zehar Dantzaklub proiektuaren bi emanaldi berri hartuko ditu Donostiako Victoria Eugenia antzokiak. Dantzaz konpainiaren egitasmoa da hau eta saio hauetan dantzariak ez dira interprete soilak, konpositore ere bihurtzen dira. Izaskun Laplaza eta Jon Maya koreografoak izanen dira gonbidatuak bi emanaldi horietan.
Nafarroako dantzen ikastaroa Buenos Aires-en
Bukatu berri den otsailean VIII. dantza ikastaroa egin dute Argentinako Buenos Aires hiriburuan, Nafarroako Gobernuak antolatuta. Mendoza, Bolivar, Buenos Aires, Mar de Plata, Rosario eta Chileko Nafar-etxeetako 50 bat dantzarik parte hartu dute ikastaroan.
Dokumentuaren akzioak