Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Escena 2009 dantza jaialdia, Nafarroan

Dokumentuaren akzioak

Escena 2009 dantza jaialdia, Nafarroan

2009/03/09 12:27

Dantza garaikidea, neoklasikoa, breakdance edo flamenkoa. Horiexek Escena 2009 jaialdiko ikusleek gozatu ahalko dituzten generoak. Martxoan hasi eta apirilerarte luzatuko da jaialdia, Nafarroako hainbat antzokitan.

Zazpi konpainiek hartuko dute parte eta berritasunak ere badakartza aurtengoak: Nafarroako Gobernuak iaz antolatutako muntaketa eszenikoetarako laguntza deialdian irabazle suertatutako bi ikuskizunak ikusi ahal izanen dira. Jean-Marc Serranok eta Laida Azkonak osatzen duten Hierba Roja taldearen "Coches rojos, miedo y cafeteras" izeneko antzezlana izanen da bata, eta "Soñando despiertos" izeneko ekoizpena izanen da bestea, Laida Aldaz eta Cruz Isael Matarena.

Horrez gain, hainbat lantegi izanen dira estreinako aldiz: mugimenduaren arteak hautemateko edo horietara hurbiltzekoa, ekoizpen zehatz batean sartzeko aukera ematen duten beste lantegi batzuk, edo dantza garaikideko ikastaro trinkoa.


Hau da Escena 2009 jaialdiko emanaldien egutegia:


ABLITAS. Kultur Etxean

  • Aldanza. "Anno Domini". Martxoaren 29an 20:00etan

ALTSASU. Iortia Kultur Zentroan

  • Dantzaz Elkartea. "Lur Sagar". Apirilaren 18an 20:30ean
  • Larumbe Danza. "Azul o el ritmo de la vida". Apirilaren 26an 17:00etan

ANTSOAIN

  • Aldanza. "Anno Domini". Antsoaingo Antzerkian. Martxoaren 20an 22.00etan
  • Hierba Roja. "Coches Rojos, Miedo y cafeteras". Apirilaren 24an 22:00etan

AGOITZ. Kultur Etxean

  • Dantzaz Elkartea. "Lur Sagar". Martxoaren 22an 19:00etan

ARANGUREN. Kultur Etxeko Auditorioan

  • Dantzaz Elkartea. "Lur Sagar". Martxoaren 8an 20:00etan
  • Hierba Roja. "Coches Rojos, Miedo y cafeteras". Apirilaren 19an 20:00etan

ARTIKA. María de Maeztu Kultur Etxean

  • Ballet Flamenco José Porcel."Cositas Flamencas". Martxoaren 28an 20:00etan

BARAÑAIN. Barañain Auditorioan

  • Dantzaz Elkartea. "Lur Sagar".  Martxoaren 7an 20:30ean
  • Larumbe Danza. "Azul o el ritmo de la vida". Martxoaren 21ean 20:30ean

BERA. Kultur Etxean

  • Logela Multimedia & Circle of Trust. "Papiro…Flexia". Martxoaren 28an 20:00etan
  • Laida Aldaz y Cruz Isael Mata. "Soñando despiertos". Apirilaren 17an 22:00etan

BURLATA. Kultur Etxean

  • Dantzaz Elkartea. "Lur Sagar". Martxoaren 21ean 20:00etan
  • Ballet Flamenco José Porcel. "Cositas Flamencas". Apirilaren 18an 20:00etan

CAPARROSO. Kultur Etxean

  • Aldanza. "Anno Domini". Apirilaren 4an 20:00etan
  • Hierba Roja. "Coches Rojos, Miedo y cafeteras". Apirilaren 18an 20:00etan

CASTEJÓN. Sarasate Kultur Zentroan

  • Larumbe Danza. "Azul o el ritmo de la vida". Apirilaren 4an 20:00etan

LIZARRA. Golem Los Llanos zinematokian

  • Dantzaz Elkartea. "Lur Sagar". Martxoaren 6an 20:30ean

Larumbe Danza. "Azul o el ritmo de la vida". Apirilaren 3an 20:30ean


LODOSA. Kultur Etxean

  • Ballet Flamenco José Porcel. "Cositas Flamencas". Martxoaren 27 an 21:30ean
  • Aldanza. "Anno Domini". Apirilaren 17 an 21:30ean

LOS ARCOS. Thyssen-Bornemisza Kultur Etxean

  • Ballet Flamenco José Porcel. "Cositas Flamencas". Martxoaren 29an 20:00etan

 

NOAIN. Noaingo Kultur Zentroan

  • Larumbe Danza. "Azul o el ritmo de la vida". Apirilaren 5ean 18:00etan
  • Ballet Flamenco José Porcel. "Cositas Flamencas". Apirilaren 17ean 18:00etan 

ZANGOZA. Carmen auditorioan

  • Aldanza. "Anno Domini". Martxoaren 14an 20:30ean
  • Logela Multimedia & Circle of Trust. "Papiro…Flexia". Apirilaren 4an 20:30ean

ZIZUR NAGUSIA. Kultur Etxean

  • Larumbe Danza. "Azul o el ritmo de la vida". Martxoaren 22an 18:00etan
  • Logela Multimedia & Circle of Trust. "Papiro…Flexia". Martxoaren 27an 22:00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroan

  • Laida Aldaz y Cruz Isael Mata. "Soñando despiertos". Apirilaren 18an 20:30ean
  • Hierba Roja. "Coches Rojos, Miedo y cafeteras". Apirilaren 25an 20:30ean


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.