Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Atarrabian ospatuko da 2009ko Euskal Herriko Dantzari Eguna
Mikelats taldearen 15. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez irailaren 12an Atarrabian ospatuko da EDBk antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna.
Asparrenen esnatu dira inauteriak berriz
Denbora luzez lozorroan eman ondoren, 2007an esnatu zituzten berriz Arabako Asparren bailarako inauteriak. Ahozko tradizioaren lekukotasunetan oinarrituz, pertsonaiak berpiztu eta urtero atera dituzte karrikara ordutik. Denbora gutxian ospakizun berritu honek balioa eta onarpena berreskuratu ditu eta egun indarberrituta dagoela esan genezake.
Kukai-Tanttakaren 'Hnuy Illa' bi Max sari eskuratzeko aukerarekin
Kukai eta Tanttaka konpainien Hnuy Illa ikuskizuna bi Max sari eskuratzeko aukera du. Arte Eszenikoen sari hauek astelehenean banatuko dira LaS Palmasen, eta Hnuy Illak bi hautagaitza eskuratu ditu: Errebelazio Saria eta Euskarazko Autore Onenaren Saria.
Zalaparta politikoa piztu da Ribaforadako paloteadorekin
Dantza eta antzezpena nahasten dituzten herri antzerki hauen ezaugarrietako bat da satira eta kritika soziala, urtean zehar herrian gertatu diren pasadizo bitxiak gogoratzeko orduan erabiltzen dena. Iaz Ribaforadako dance-an botatako bertsoetako zenbaitzuk ez dira politikarien gustukoak izan eta aurtengo paloteadoa arriskuan da. Eskuineko zutabean jaso ditugun bideoak 2007ko Monteagudoko paloteadokoak dira, Youtuben argitaratuta daudenak.
Folk Lore 2009 Iruñean
1996tik Urtero antolatzen du Amaiur Dantza taldeak "Folk Lore" jaialdia bere lagunei ongi etorria emateko. Aurten, Folk Lore jaialdia apirilaren 4 eta 5-eko asteburuan ospatuko da, Iruñean eta Uharten. Euskal Herria, Katalunia eta Irlandako taldeek parte hartuko dute aurtengo jaialdian.
Txistuka: Txistua jotzen ikasteko material didaktikoa
Joan den hamarkadaren lehen urteetan berregituratu egin zen musika-irakaskuntza. Horren ondorioz, musika-tresnei buruzko ikasgaiak baldintza berrietara egokitzen joan dira, eta material didaktiko aproposak sortu dira. Gasteizko Folklore Akademiak txistua jotzen ikasteko material didaktiko berriak aurkeztu ditu.
dantzan.com RSS jario bitartez
Zertarako sartu dantzan.com-en, dantzan.com zuregana joan daitekenean. Hori da modu sinplean azalduta RSS jarioak egiten duena. Programa jario-irakurleen bitartez dantzan.com-en egiten diren eguneraketak zure ordenagailuan jaso ditzakezu webgunean sartu behar izan gabe.
"Dantzak ez ditugu batere aldatu jendearen itoxintxa eta txaloengatik"
Duela aste pare bat Azparneko Elgar Oinkari taldearen berri izan genuen hemen bertan, 1972ko elkarrizketa baten bitartez. Sormena zuten helburu. Gaurkoan hemerotekara jo dugu berriz eta 1973. urteko beste elkarrizketa bat dakarkigu, Zeruko Argia aldizkarian garai hartan Goizaldiko lehendakari zen Joxe Inaxio Montes-i egindakoa. Goizaldik bestelako helburuak zituen: "[dantzak] jaso ditugun bezala gorde ditugu. Ez ditugu bat ere aldatu jendearen itoxintxa eta txaloengatik".
Lantzeko zortzikoa ez da bi minutuko kontua
Inauteriak Lantz-en, inaute asteartean. Arotzak kaleetan, eta Ziripot jantzi ondoren ostatutik atera dira txatxoak, zaldikoa eta Miel Otxin txistulariak lagunduta. Herriko kaleetan kalejira egin ondoren plazan zortzikoa dantzatu dute. Hona 2009ko otsailaren 24an Lantz-en ospatutako inauteri eta dantzatutako zortzikoaren bideo eta argazkiak.
Tarantella, armiarmaren pozoinaren aurkako botika-dantza
Kalabriako ele zahar batek dio Tarantula batek ziztatuz gero erotzeko arriskua dagoela. Tarantularen pozoinari aurre egiteko modu bakarra Tarantella dantzatzea omen da. Tarantella Italia hegoaldeko dantza herrikoia da. Korteiatze dantza da berez eta bikoteka dantzatzen da normalean. Erritmo bizikoa, gero eta azkarrago dantzatzen da. Albistearekin batera ikusten ahal ditugun bideoetan agertzen denez, mugimendu natural baina bizian egiten dute dantzan.
Dokumentuaren akzioak