Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txistuka: Txistua jotzen ikasteko material didaktikoa

Dokumentuaren akzioak

Txistuka: Txistua jotzen ikasteko material didaktikoa

2009/03/23 10:29

Txistuka: Material didaktikoa txistua jotzen ikasteko


Txistuaren kasuan, ez da material didaktiko berri asko sortu. Eskola eta irakasleak beren beharrei erantzuteko egokitzapenak egiten saiatu dira, nor bere kasa.

Folklore Akademian arlo horretan aritu gara lanean azken bui urteetan: material berriak sortu ditugu, aurretiazko beste batzuk egokitu, doinu berriak bildu... Zentroan txistua irakasten duten bost irakasleek ikasleekin landu eta kontrastatu dituzte material hauek, bai eskoletan, baita entzunaldietan ere.

Lana hiru liburuz osatzen da, bost CDren laguntzaz. CDetan biltzen dira, bai aurkeztutako doinuk, baita bakoitzari dagokion akonpainamendu harmoniko-erritmikoa. Horien bitartez, erraztu egin nahi zaie ikaskuntza ikasleei. Materiala beste tresna batzuen ikaskuntza-irakaskuntzarako ere erabil daiteke, tradiziokoak zein unibertsalak.

Jendearentzako prezioa:
Txistuka 1: 20 €
Txistuka 2: 25 €
Txistuka 3: 25 €

Eskariak:
Elkar liburudenda
San Prudentzio kalea, 7
01005 Vitoria-Gasteiz
945 15 78 06 / 945 14 45 01
cccultura@elkar.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.