Dokumentuaren akzioak
Folk Lore 2009 Iruñean
Amaiur dantza taldeak antolatutako Folk Lore jaialdiaren helburua egun atsegina pasatzea da. Azken urteotan dantza talde, musikari, laguntzaile eta lagun ugari bilduko gara, giro ezin hobea lortuz goizetik gauera. Aurten, Folk Lore jaialdia apirilaren 4 eta 5-eko asteburuan ospatuko da. Larunbatean Iruñeko kaleetan barrena eta Igandean Uharten izango dugu folkloreaz gozatzeko aukera.
Goiza txikienei eskainiko zaie; gero, bazkaria eta honen ostean txikientzako jarduerak eginen ditugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, kaleetan barrena hasiko gara eta bertan trikitilari eta zanpantzar, fanfarre eta abarrekin bat eginen dugu. Arratsaldeari amaiera emateko, egun horretan bisita eginen diguten hainbat talderekin ikuskizun bat egingo dugu Burgoen Plazan. Aurten talde pontente bezala Zurairetik (Lapurdi) Alaiki taldea, Herrialde katalanetik Colla Bastonera de Sants eta Irlandatik etorritako dantza taldea bat.
EGITARAUA:
Apirilak 4, larunbata, Iruñeko Alde Zaharrean
- 11:00 Harrera
Dantza talde txikiei harrera, Errekoletas Plazan, eta hamaiketakoa
- 11:30 Txikien kalejira
Errekoletas Plazatik abiatzen gara, Kale Nagusia ibiltzen dugu eta ondoren, San Frantzisko eta
Gaztelu Plazan dantza batzuk egiten dituzte taldeek. Talde hauek ziurtatuta ditugu: Galtz-Orratz (Uharte-Arakil), Idoskia (Atarrabia), Larraiza (Lizarra), Orritz (Irurtzun), Elai-Alai (Lakuntza), Murixka (Lezo), Rocamador (Zangotza), Berriozarko Zanpantzarra, Amaiur (Iruñea), Oin Arin (Lazkao), Ereintza (Orereta), Akordeoilariak (Lakuntza)
- 13:30 Txikien ikuskizuna
Burgoen Plazan, Txikien taldeek bere dantza hoberenak eskainiko dituzte
- 14:30 Bazkaria.
- 15:30 Bazkalondorengo animazioa
Zurgai Herri Kirolak-ek Burgoen Plazan lagunduko die neska-mutikoei tresnak erabiltzen.
Dantzaldia Modestorekin batera.
- 18:00 Arratsaldeko kalejira
Burgoen Plazatik abiaturik, musika eta animazio hainbat talde ondorengo kaleak ibiliko dituzte Lizarrako trikitilariak, Burlatako trikitilariak, Txalapartariak, Albokariak, Uharteko Ihoaldunak, Atarrabiako ihoaldunak, Donibaneko Ihoaldunak, Momotxorroak, "Bastoners Colla de Sants" makil-dantza talde katalana, Lapurdiko Alaiki Dantza Taldea eta Kennedy Irish Dance Belfastetik (Irlanda)
- 20:00 Amaitzeko ikuskizuna
Burgoen Plazan berriz, Bastoners colla de sants (Bartzelona), Kennedy Irish Dance Belfastetik (Irlanda), Alaiki(Lapurdi) taldeek ikuskizun berezi bati emango diote hasiera egunarekin bukatzeko.
Apirilak 5, igandea – Uharten
- 11:00etan Kennedy Irish Dance Irlandako Dantzariak San Juan Plazan egingo dute emanaldia.
- 12:00etatik Aurrrera!
Kalejira eta ikuskizuna Uharte herrian, hainbat taldek eskainita. "Bastoners Colla de Sants" makildantza talde katalana, Lapurdiko Alaiki Dantza Taldea. Uharteko dantzari txikiak eta Uharteko gurasoen datza taldea, Uharteko ihoaldun txikiak, Paz de Zigandako dantzariak, Zizurko dantzariak, Mendillorriko dantzariak eta Eugiko Dantzariak.
- 13:00 San juan plazan jaialdiari amaiera eman taldeen aktuazioekin
Honekin Uharteko udalari bere laguntasuna eskertu nahi diogu.
Dokumentuaren akzioak