Dokumentuaren akzioak
Kukai-Tanttakaren 'Hnuy Illa' bi Max sari eskuratzeko aukerarekin
Sari banaketa Las Palmaseko Cuyas Antzokian izango da astelehenean, eta bertan dantza eta antzerki alorreko finalista guztiak izango dira. Kukai-Tanttaka Max sarien final batean izango den bigarren aldia da astelhenekoa. 2003. urtean, ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ ikuskizunarekin izan zen hautagai Errebelazio Sarian. Aurtengoan, aldiz, bi mailatan du saria eskuratzeko aukera.
Hnuy Illa Mireia Gabilondok zuzendatutako ikuskizun bat da, Jon Mayaren koreografia du eta Iñaki Salvadorren musika. Horrez gain kolaborazio ugari ere izan ditu ikuskizunak: Besteak beste, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Maria Berasarte, Asier Hernandez…
Hnuy Illa arrakasta handia izaten ari da, joan de uztailean estreinatuko zen ezkeroztik. Criticaren eta publikoaren harrera bikainari jasotako sariak gehitu behar zaizkio. Abenduan, esate baterako, Ikuslearen Sari Berezia jaso zuen Azpeitiako Antzerki Topaketetan. Euskal Herriko hainbat antzokietan emanaldiak eskaintzeaz gain, Hnuy Illa Galizian eta Mexikon ere aurkeztu da.
Hurrengo hitzordua Kanariar Uharteetan, Max sarien final nagusian.
Dokumentuaren akzioak