Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaldia eta Zinebi: Nire gorputza mugitzen da
Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Jaialdiak (ZINEBI) bere 51. edizioko film sorta bat aurkeztuko du Dantzaldian egitarauan. Eskainiko diren filmak oso desberdinak dira euren artean eta genero eta estetika ikuspegitik, baina guztietan dago ikerketa bat ondoko gaien inguruan: giza gorputzaren mugimenduak dauzkan posibilitate ikonografikoak eta beraien esplorazioa muga-lurralde batean. Muga-lurralde hori mugitzen hasten den gorputzetik dantzaraino zabaltzen da, eta dantza bere lengoaia duen adierazpide artistikotzat hartzen da.
Joxemiel Bidador hil da
Dantzari, dantza ikertzaile eta euskaralari iruindarra hil da, buruko odol isuri baten ondorioz. Pasa den ostiralean izan zuen isuria eta egoera larrian izan da ordutik ospitalean, gaur azken hatsa hartu duen arte. 39 urte zituen Joxemiel Bidadorrek.
Auri Auri ikuskizuna Basaurin
Ostiral eta igande honetan "Auri Auri" ikuskizuna eskainiko da Basaurin, Sozial Antzokian. Josu Camarak zuzenduta, eta Danbolin Txistu Elkarteak, Edurre, Agintzari eta Basauritar Dantza Taldeen parte hartzea izango duen ikuskizunean inauteri giroko bidaia egingo da Basauriko 500 urteetako ibilbidean.
Andrianov eta Soulimenko: Made in Russia
1993an Andrei Andrianov dantzariak eta Oleg Soulimenko koreografoak, errusiarrak biok, dance-performance baxuko duo bat sortu zuten Saira Blanche Theatre-rentzat. Duoa hainbat jaialditan aurkeztu zen Vienan, Moskun. Amsterdamen, Berlinen, New Yorken, Yaroslavlen, Yekaterinburgen, Greifswalden, Postdamen Stockholmen, Brunswicken, eta beste hiri askotan. Geldialdi luze baten ondoren, Andrei Andrianovek eta Oleg Soulimenkok berriro ekin zioten euren lankidetza lanari 2007an. Asteburuan La Fundicionen ikusi ahal izango ditugu.
Olaeta balletak aitzaki hartuta hitzaldi sorta antolatu dute Bilbon
Kosme de Barañano, Willem de Waal, Juan Antonio Urbeltz, Kepa Fernandez de Larrinoa, Andres Ortiz Oses eta beste hainbat hizlarik parte hartuko dute Olaeta baleten aitzakian Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dituen hitzaldi zikloan.
Balkanetako dantzen ikastaroa
Errumania, Bulgaria, Grezia, Turkia eta Mazedoniako dantzak irakatsiko dituzte Aste Santuan egingo den ikastaro batean Ribota de Ordunten, Burgosen. Ulrike Sieferle eta Gigi Vezzoli izango dira Danzas sin Fronteras elkarteak antolatzen dituen ikastaroko irakasleak.
Julio Boccaren 2010eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua
Julio Bocca dantzari argentinar handiak idatzi du 2010eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua. Apirilaren 29an ospatzen da dantzaren eguna eta urtero dantzaren munduan ibilbide garrantzitsua egin duen lagun batek prestatzen du lau haizetara zabaltzen den mezua. Horra Julio Boccak idatzitakoa:
Argia dantzari taldea 1971ko Euskal Jaietan
60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran, Argia dantzari taldearen emanaldiak, Ez dok Hamairuren kantaldiak moduan, lurrikara kultural eta sozialak ziren. Berriz ere Guregipuzkoa.net-i esker emanaldi historiko horietako bat gogoratzera goaz. 1971ko irailaren 11an izan zen, Donostiako Trinitate plazan. Euskal Jaiak ospatzen ziren, eta Argia dantzari taldeak Nafarroako dantzak jarri zituen euskal kulturaren erdigunean.
Capturadanza lehiaketa irabazi du Gorka Bravo argazkilariak
Dantza argazkilaritzan ekarpen interesgarriak egiten ari den argazkilaria da Gorka Bravo. Artibus-ek martxan jarritako Capturadanza, argazki eta bideo-dantza II. lehiaketan lehen saria eskuratu berri du.
Altzürüküko maskaradak Mendikotan 1972 urtean
Guregipuzkoa.net-en argazki sorta berriak sareratzen jarraitzen dute, eta oraingoan Javier Garayalde-ren argazkiak ari dira denon eskura jartzen. Horien artean aipatzekoa da Zuberoako Maskaradei buruzko argazki sorta eder bat, 1972. urtean Mendikotan ospatu zen maskaradan egindakoa. Eta baita hilabete batzuk lehenago Otsagabian egindako sorta bat ere.
Dokumentuaren akzioak