Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Maritzuli konpainia Bergaran
Aurrez-aurre, Maritzuli konpainiaren azken lana Bergaran izango da datorren martxoaren 6an. Bergarako Udal pilotalekuan eskainiko dute ikuskizuna igande horretan, arratsaldeko 19:00tan hasita.
Olaeta balletaren inguruko hitzaldia
"Elai-Alaietik Olaeta balletera: Amets batetako protagonistak" izenburupean hitzaldi bat eskainiko dute gaur Gernikako Euskal Herria museoan 19:30tan. Hizlaria Vicente Palacio izango da, Gernikazarra historia taldeko kidea.
Dantza plazetan egitasmoaren X. edizioa
Bilboko Kultura eta Hezkuntza sailak euskal folklorearen aldeko apustua berriztatu du, "Dantza Plazetan" egitarauaren X. edizioarekin eta Gaztedi dantzari taldeak, bere 60. urteurrenean, bultzatu dituen jarduerei eskainitako laguntzarekin.
Dantza soltearen inguruko jardunaldiak
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak Dantza soltea – Baile al suelto Jardunaldiak antolatzen ditu 2011ko maiatzaren 28tik ekainaren 4ra Eibarren (Portalea Kultur Etxea). Gai honen inguruan interesaturik dagoen edonork hartu dezake parte jardunaldi hauetan.
Les Slovaks La Fundicion antzokian
Les Slovaks Dance Collective taldeak datorren otsailaren 26an, larunbata, arratsaldeko 20:00tan bere azken lana, Journey Home, eskainiko du La Fundicion antzokian, Bilbon. Eslovakia eta Belgikako dantzariz osatuta dagoen taldeak Dantzaldia 2011 programaren barruan hartuko du parte.
Apur batean soka-dantza erakusketa Altsasun
Altsasuko Iortia Kultur Zentroan Iñaki San Martin argazkilariak soka-dantza ezberdinetan ateratako argazki eta margolanekin eginiko erakusketa jarri dute ikusgai. Estilo eta tresna ezberdinak erabili ditu artistak bere lana osatzeko, ikusi nahi dituenak aukera izango du martxoaren 2tik 26ra bitarte.
Dferia 2011 dantza eta antzerki feriako dantza eskaintza
Dantzaz konpainia, Helena Golab, Natxo Montero, Kukai, 8co80, Noemi Viana & Jesus Rubio, Santamaria konpainia eta Caengo zentro koreografiko nazionala dira aurten Donostiako Dferia dantza eta antzerki ferian ikusi ahal izango diren konpaniak. Martxoaren 14tik 17ra ospatuko da feria Donostian.
Naastia, arin aringia, arrebatua ta pandangua
Ikusten da: dantzia asi dedinian, neskaak armatuta dagozala, abijan goserik daguan txorija amaren janarijaren zain legez, nos nok dantzara eruango ete dituban, goguan daukeen leunkerija ondo erakusten dabeela. Erri batzubetan neskaak asten dabee ta kunpliduten dabee mutilez edo gizonez dantzia. Itzhusijago ta lotsa galdukuago baino ez da.
Inude eta artzaiak Irunen
Otsailaren 27an, igandean, Irungo kaleetan zehar Inude eta Artzaien konparsa ibiliko da Eraiki dantza taldeari esker. 50 bikote dantzan, 60 pertsonaia eta 80 bat neska-mutil gaztek osatuko dute konpartsa, 2 txarangen soinuak lagundurik.
Tailerrak Gaztedi dantzari taldeak antolatuta
Bilboko Gaztedi dantzari taldeak aurten bere 60.urteurrena ospatzen duela eta dantzaren inguruko tailerrak antolatu ditu. Sabin Bikandi, Natxo Montero, Jon Maya eta Kepa Artetxe izango dira ikastaro horiek eskainiko dituzten batzuk otsaila eta apirila bitarteko hainbat ostiral eta larunbatetan.
Dokumentuaren akzioak