Dokumentuaren akzioak
Tailerrak Gaztedi dantzari taldeak antolatuta
60 urte igaro dira Gaztedi dantzari taldea martxan hasi zen egunetik. Urte guzti horiek dantzan igaro eta gero bada zer ospatu eta urteurren horren aitzakian tailer ezberdinak antolatu ditu taldeak apirila bitarte. Ikastaro guztiak Begoñako Udaltegian izango dira, Txurdinagako kiroldegi parean, Bilbon, hainbat ostiral eta larunbatetan. Ostiraletako ikastaro guztiak musikari ezberdinek emango dituzte eta bakoitza berak jotzen duen instrumentuaz arituko da. Hori dela eta, arratsaldeko 19:30tan hasi eta 21:00tan amaituko diren ikastaro hauen ondoren, Santutxuko auzotik kalejira egingo dute euren instrumentua kalera atera nahi duten guztien artean.
Larunbatetako ikastaroak, aldiz, estilo ezberdinak jorratzen dituzten dantzari ezberdinek emango dituzte goizeko 11:00tatik 13:45ak arte.
Hona hemen ikastaro guztien inguruko informazioa eta datak:
- Otsailaren 25a, ostirala: Ibon Koteron albokaria.
- Otsailaren 26a, larunbata: Natxo Montero dantzaria.
- Martxoaren 18a, ostirala: Jose Manuel Agirre Tolosako dultzaineroa.
- Martxoaren 19a, larunbata: Patxi Laborda dantzaria.
- Martxoaren 25a, ostirala: Kepa Junkera trikitilaria.
- Martxoaren 26a, larunbata: Jon Maya dantzaria.
- Apirilaren 1a, ostirala: Sabin Bikandi txistularia.
- Apirilaren 2a, larunbata: Kepa Artetxe dantza-maisua.
Iturria: Gaztedi dantzari taldearen bloga.
Dokumentuaren akzioak