Dokumentuaren akzioak
Les Slovaks La Fundicion antzokian
Journey Home izeneko piezan Les Slovaks taldeak narratzaile bat, pertsonaiak, tradizioa eta antzerki-elementuak erabiltzen dituzte egitura narratibo bat eraikitzeko. Pieza osagai eta istorio txikiz osatua dago, eta haietariko bakoitzak bere hasiera, bere garapena eta bere amaiera dauka eta, gainera, estilo eta atmosfera diferenteak dituzte. Journey Home interprete bakoitzaren inguruan sortzen da (bost dantzari eta musikari bat dira) beraien filmeko pertsonaiak balira bezala. Egitura mota horretarako inspirazioa eslovakiar tradizioan oinarritzen da, han dantza-gaualdi bat eskualde bakoitzeko hainbat dantzarekin osaturiko puzzlea izaten delako.
Dantza tradizional berria delakoaren barruan Les Slovaks taldekoek beraien estiloa garatu dute, taldeak konpartitzen dituen historia eta erreferenteekin jokatuz. Banska Bystricako dantza eskolan egindako dantza-ikasketan hasi eta guztiak batera Bruselara lekualdatu arte elkarrekin mantendu dira, osotasun bateko pieza ezinbestekoen antzera. Solista moduan, dantza polifonikoa sortzen dute, familia eta talde dinamika duen alde instrumental batekin. Beren konposizio-sisteman dinamika hori da indibidualaren eta kolektiboaren arteko printzipio nagusia, eta horri esker garden bihurtzen da Les Slovaksen lana. Ikusleak gonbidatuta daude desadostasun eta adostasun uneetan duten umoreaz gozatzera eta engaiamendu pertsonalean duten zorroztasuna ikustera, hori berori delako sormen kolektiboaren saio-errorea.
Musika beren errealitate eszenikoaren nahitaezko zatia da, eta baita ere leku bat non dantzaren gainean planeatzen duten erreferentziak tolestu egiten diren partitura sendo bat eraikitzeko eta dantzari beste perspektiba bat emateko. Simon Thierrée musikari eta konpositoreak bere indarrak Les Slovaks taldekoekin batu ditu oraingoan ere, Opening Night-etik datorren kolaborazio aberasgarriari
jarraipena emanez.
Koreografia eta interpretazioa: Les Slovaks Dance Collective (Milan Herich, Anton Lachky, Milan Tomasik, Peter Jasko, Martin Kilvady)
Konposizioa eta musika zuzenean: Simon Thierrée
Eremu eszenikoa: Les Slovaks Dance Collective, Joris De Bolle
Argien diseinua: Joris De Bolle
Jantzien diseinua: Mat Voorter, Pepa Martínez
Zuzendari teknikoa: Joris De Bolle
Ekoizpena: Phileas Productions (Bélgica)
Ekoizpen kideak: Kaaitheater (Bélgica), Charleroi / Danses (Bélgica), Teatre Mercat de les Flors (España), Hellerau - European Center for the Arts Dresden (Alemania)
Kolaborazioa: DCJ - Danscentrum Jette (Bélgica)
Babesleak: Ministry of the Flemish Community, Flemish Community Commission Brussels
Eskerronak: Janka Ambrózová, Roberto Magro, Eleonor Bauer
Les Slovaks Dance Collective - Journey Home
Otsailaren 26an, 20:00tan
La Fundicion antzokian, Bilbo.
Dokumentuaren akzioak