Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Naastia, arin aringia, arrebatua ta pandangua

Dokumentuaren akzioak

Naastia, arin aringia, arrebatua ta pandangua

Ikusten da: dantzarako eske juakozan andriari edo neskiari, egiten deutsazala milla azinoe ta menio indezente, daroianak, bai eskuti oratuten deutsanian, ta bai dantzarijari entregeetan deutsanian, neskiaren edo andriaren aurrian saltoka, txiko ezi bagako edo baso asto batzuk dirurijeela. Ta zeinbat indezenzija geijago egiten deutseen, ainbat dago neskia pozagorik labankerijaren ta likinkerijaren bitsa darijola.

Modu onetan plazaan dantzia kunpliduten da. Dantzia kunpliduta laster, tanbolinak esaten dau: Nai dabenak nai dabena egin dagijala, naastia, arin aringia, arrebatua ta pandangua joten ditubanian. Ya dagoz dantza atan gizonezkorik edu emakume, edo mutilik edu neska. Guztiak, esan dan legez, onestidadia galduteko ondo prestauta, eskuz esku alkarri oratuta, naaste mutil biren erdijan neska bat dala, noren seme edo alaba dirian, asko gomuta ez dabeela.

Tanbolinak dino: Gura dabenak gura dabena egiteko orduba dala. Ta egiija esateko, eguzkijari begira bertan pekatu egingo ez badabee, beste desonestidade guztia lotsa bagarik airian darabilee dantza atan. Naaste atan entzuten dan ta ikusten dan guztia, da luxurijaren suba ta keia. Batian, dantza luzian arin aringa gorputzakin alkar joten. Bestian pandanguan nos arpegijakin, nos besuakin, nos sabeleekin, nos albuakin alkar ez joko, bai joko neska ta mutil, menio desonestubak ta lotsarizkuak geratu bagarik egiten deutseezala alkarri. Ta bestian, kazubelaan erlia legez, mordo baten gizon ta andra naaste. Ni esaten azartuten ez nasan ezaintasunak, alkarri egiten deutseezala. Neskaak eurak bere, alakuak izan arren, askotan koloriak gorrituta urteten dabeela, andiskotiak dirialako mordo atako pekatubak jente arterako. Dantza atan esaten dirian ta entzuten dirian berba banakaak desonestubak. Begirakuniak eta alkarren jeraak desonestubak. Mosu egiteko ta oratuteko meniuak ta oratutiak desonestubak. Gorputzakin alkar jotiak desonestubak. Oinakin magal jotiak desonestubak. Esku estututiak desonestubak... Ta au guztiau dantza bakotxian geratu bagarik neskaak mutilai ta mutilak neskai. Zeinbat gabaren urrago, ainbat ezainago, nasaijago ta zatarrago dantza bakotxa. Dantzati urteten dabee sarritan neskaak, eureen iruneko zapijak askatuta ta burukuak okertuta, ikusi bagarik sinistu ezin legijan moduban. Askotan dantza arinian, oin bijak laban eginda, plaziaren erdijan jausita geratuten dira andrazkuak, inok begiratu biar ez deutseen moduban, eskuti dautsanak, kolpez jaso artian; ta jente guztia arixe begira txaloka. Dantzaan sartuten ez dirianak, edo dira, lutubak daukeezanak; ta areek bere gogoz an dagoz. Edo dira, zaar ibilli ezin dirianak. Oneen kondezinoia esanda geratu da. Aguraak badira, ordituta asko. Atsuak badira, ta endamas seme alabaak an daukeezanak, azerija ollua jaaten baino pozagorik dagoz plaza baztar bateti edo bentana zulo bateti dantziari begira arrastegi guztian kansau bagarik. Edo dira, seina egiteko andi dagozanak. Oneek bere borondatez dantzaan dagoz. Baita batzuk gorputzez bere okotzeraginoko sabelagaz justizijaren lotsa arin onian ta naturaleziaren desondraan. Edo dira, dantzara inok eruan ez ditubanak. Oneek enbidijaz ta zeloz murmuretan ta ernegeetan dagoz, inok aintzat artu ez ditubalako. Ez dabee bein bakarrik topau neskaak dirubagaz, dantzara nok eruan. Edo dira, adiskide maite bategaz bakarrian astirotxubago egon gura dabeenak, bestiak dantzan dabiltzan artian. Oneek bere ya ezautubak dira, zer dirian. Beste guztiak dantzan dabiltz.

 

 

Erlazionatutako elementuak
Mr Saik: El Baile Del Choque 2010

Dokumentuaren akzioak

2011/02/22 14:09

Ez diot nik ikusten etorkizun handirik dantza honi; hemen erakusten den moduan behintzat ez (akaso eboluzionatuko du). Bolada baterako moda beharbada bai, baina ez zait iruditzen nahikoa tajuzkoa gure artean etorkizun sendorik izateko, ez badu forma aldatzen (beste manera batetan, izan liteke).

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.