Apur batean soka-dantza erakusketa Altsasun

2011/02/23
Apur batean soka-dantza erakusketa Altsasun

Apur batean soka-dantza erakusgai egongo da martxoaren 2tik 26a bitarte Altsasuko Iortia Kultur Zentroan. Iñaki San Martin argazkilariak soka-dantza gaitzat hartuta sortutako erakusketa da. Alde batetik, estilo desberdinak jorratu ditu artistak, errealismoa eta pintura abstraktoa adibidez. Bestalde, lan-tresna ezberdinak ere erabili ditu, mihisea eta pintzela kasu. Erakusketa ikusgai beraz martxoa amaitu bitarte ondoko ordutegian:

  • Astelehenetik-ostiralera: 18:30-21:00.
  • Larunbatetan, asistentzia konfirmatuz gero: 19:00-20:30.
  • Igandeetan: 19:00-21:00.