Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Jacques Larrondo, zamalzain bikainenaren azken frijata
Iragan den martxoaren 6an Jacques Larrondo zendu zen 85 urte zituela. Xiberuko Zohardia elkartearen fundatzailea zen Jacques, baina, horrez gain Zuberoan XX. mendean ezagutu den dantzari handienetakoa bat joan da. Zamalzain moduan egindako dantzak adin bateko zuberotar guztien gogoan daude. "Onena zen" nabarmentzen dute askok.
Matxalen Bilbao La Fundicion aretoan
SAST! (Onomatopeia. Gorputz bat beste batean sartzean edo elkarri igurztean sortzen den hotsa adierazten duen berba). Pieza intimista, bakar-saioa laguntzarekin. SAST! antzezpenak gizatasuna ikertzeari ekiten dio gorputzaren ikuspegi abstraktu batetik, historia oso batera heldu gabe; gorputzean grabaturiko bizipenen inguruan dihardu. Irudiak, berriz, interpretatzailearen barne-espazioaren eta kanpo-espazioaren bitarteko dira.
Aurtengo maskaradak bertan behera geratu daitezke
Maskaradetako parte hartzaileetako baten aita zendu da, eta horrek eragindako saminaren ondorioz bertan behera geratu dira pasa den eta datorren asteburuko maskaradak Zuberoan. Irurin egitekoak ziren maskaradak bertan behera geratu ziren zorigaitz horren ondorio, datorren igandean Urdiñarben egitekoak zirenak ere bertan behera geratu dira, eta ondorengoen inguruko erabakirik ez da hartu oraindik.
Iturbide: "Ez dago dantza egitea bezalakorik"
"Osasunerako ere oso ona dela irakurria dut, eta ni sinestuta nago." dio Imanol Arregik Gipuzkoako Hitzari eskainitako elkarrizketan. Iturbide gisan ezagunago den pandero-jole azpeitiarrak, pandero-jole baino lore-zaina eta dantzaria dela kontatzen du elkarrizketan.
Oreka urban dance jaialdia Gasteizen
Martxoaren 24an hasi eta 27an amaituko den Oreka Urban Dance festibalak Gasteizen ehunka lagun biltzea espero da. Lehiaketak, koreografo eta dantzari ezagunekin ikastaroak, dantza ikuskizunak eta beste hainbat ekitaldi izango ditu urban dance jaialdiak.
Igor Yebra Bilbon Giselle lanean
Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aitzindariaren jaioteguna aukeratu zuen UNESCOk 1982. urtean, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Egun hori aukeratu du Bilboko Ballet Elkarteak (ABBE), Armonia produktora kantabriarraren laguntzarekin, "Giselle" erromantizismoko ballet handia programatzeko.
Flashmob-a grabatuko dute igandean Zubietan
Igande honetan Gipuzkoako Zubietan Flashmob bat grabatuko dute. Inguru horretan erraustegi bat jartzeko asmotan dabiltza eta horri kontra egin nahian, dantza egitea bururatu zaie herritar eta inguruko zenbait elkarteri. Flashmoba aitzaki egun osorako ekintzak antolatu dituzte Zubietan herrira bertaratzea espero diren bi mila pertsonentzat.
Maskaraden argazki erakusketa Okendon
Zuberoako maskaradak gaitzat Javier Hernandez Juantegi argazkilari donostiarrak erakusketa bat antolatu du Okendoko kultur etxean, Donostian. Ikusgai dagoena, ordea, ez da lan osoa. Javierrek liburu bat osatu nahi baitu argazki guztiekin.
Inauteriz inauteri
Inauteriak, aratusteak, ihoteak, karnabalak... aurten ere igaro dira. Maiatza erdialderarte Zuberoako maskaradek jarraituko duten arren, joan zaizkigu 2011ko inaute festa nagusiak. Urtarrilaren azken egunean hasi ziren inauteriak guretzat Zubieta eta Iturenen, eta harrez gero, beste hainbat txoko bisitatu ditu dantzan.com-eko komandoak: Santa Grazi, Arantza, Arano, Eibar, Errenteria, Segura, Behobia, Gernika, Mundaka, Lesaka, Bera, Lantz, Arizkun, Unanu eta Altsasu. Hona hemen 2011ko inauterien gure kronika.
Folkarria jaialdia Madrilen apirilaren 1tik 3ra
Folkarria eko-festibalaren lehen edizioa apirilaren 1tik 3ra izango da Torres de la Alamedan, Madrilen. "La Vida en Danza" elkarteak antolatuta, Folkarriak kulturen integraziorako tresna gisa dantza tradizionala eta folk musika berreskuratu eta zabaldu nahi ditu egun horietan.
Dokumentuaren akzioak