Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2011eko deialdia
Aurten, 2011. urtean, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Agindua onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak Kulturako sailburuaren proposamenez. Laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 348.000 euro izango da. Sorkuntza koreografikoak, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoak, konpainien sendotzea eta profesionalen prestakuntza sustatzeko izango dira laguntza horiek.
Igor Urzelai, Budapest eta London artean dantzan
Budapest eta London-en egoitza duen Bloom! dantza konpainia hasi berri da bere dantza ibilbidea osatzen. Gaurdaino bi lan estreinatu dituzte, City eta Tame Game. Bost dantzarik osatzen dute konpainia hau: Ingeles bat, hungariarrak eta italiar bat egoteaz gain, bada Beasaingo euskaldun bat ere Bloom-en: Igor Urzelai.
Iparraldeko euskal dantzaren egoeraren ikerketa
Pariseko "Centre National de la Danse" zentroko Memoria eta Ikerketa zerbitzuaren zuzendari den Claire Rousierrek, Iparraldean euskal dantzaren egoera zein den ikertu eta txosten batean aurkeztu du Uztaritzen hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean aritu ostean. Txostena eskuragarri duzue albistean bertan frantsesez.
Dantza ikastaroak Bilbao Arte eta Kulturan
Euskal Herriko Unibertsitateak hamabigarrenez antolatu ditu aurten "Bilbao Arte eta Kultura" uda ikastaroak. Hogeita hamahiru ikastaro eta lantegi izanen dira guztira, lehen mailako irakasle eta txostengileen eskutik. Tartean dantza ikastaroak ere bai: garaikidea oro har, baina, baita dantzarako iluminazio ikastaro bat ere.
"Luzaideko ddantzak" liburua argitaratu du Sagasetak
Pazko igandean, apirilaren 24an, Migel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburua aurkeztu zuen. Sagasetak berak 1977. urtean argitaratutako "Luzaideko dantzak" liburuaren zabaltzea da honako hau eta lan honetan ez du bakarrik Luzaide kontuan hartu, baizik eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Bearn ere bai. Ia 900 orrialde dituen liburukotea, euskaraz eta gazteleraz idatzita, eta argazki, musika partitura eta dokumentazio ugariz hornitua. Liburuaren zabalkundean laguntzeko, dantzan.com bidez erosi eta eskuratzeko ahalegina egingo dugu.
Dantzabiz-eko batzordekideen zerrenda argitaratu du Bizkaiko Aldundiak
Dantzaren inguruko aholkuak emateko DantzaBiz batzordea sortu berri du Bizkaiko Aldundiak. Batzorde honen eginkizuna lurraldean zer dantzatzen den aztertzea eta sektore honek dituen arazoez eta erronkez jardutea da oro har. Urtean gutxienez bi aldiz elkartuko den batzordeak dantza munduaren inguruan dabiltzan eragile ezberdinen parte hartzea izango du eta orain gutxi argitaratu da batzordekideen zerrenda.
Dantzaz konpainiaren "Arte-an" lanaren estreinaldia
Hilabete luze geratzen da Dantzaz konpainiak bere azken lana estreinatzeko. Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da datorren ekainaren 24ean arratsaldeko 20:00etan. Bertan aurkeztuko du hortaz Dantzaz konpainiak Itzik Galilik eta Lukas Timulak koreografoek sortutako "Arte-an" lana.
Sahatsa 35 ikuskizuna
Sahatsak, apirilaren 3an, estreinatu zuen Azpeitiko San Agustin aretoan “SAHATSA 35” Ikuskizuna, bere sorreraren 35. urtemuga ospatzeko. Horretarako, tradizioan oinarritutako dantza eta musikaz osaturiko errepertorioa prestatu du. Koloretsua, zatika intimoa, indartsua, trebezi eta birtuosismoa taularatzen duena. Bere sorreratik 35 urte igaro badira ere, bailaran dantza tradizionalak irakasten eta beren zabalkunde lanetan jarraitzen du Sahatsa dantza taldeak. Hurrengo emanaldia Azkoitiko Baztartxo antzokian izango da ekainaren 18.
Neskek dantzatu dute Legazpiko ezpata-dantza Santikutz egunean
Legazpiko ezpata-dantza ibilbide luzeko tradizioa da. Gorpuzti egunaren zortziurrenean luzaroan eta Santikutz egunean (maiatzaren 3an) azken hamarkadetan, ezpata-dantza presente izan da luzaroan herriko plazan. Aurten, berrituta agertu da plazara. Sustraiak dantza taldeko hamabost neskek dantzatu dute 2011ko Santikutz eguneko ezpata-dantza Legazpian.
Erromeria egunak Itziar eta Bergaran
Bihar, maiatzaren 7an, larunbatean Itziarren eta datorren larunbatean, maiatzaren 14an, aldiz, Bergaran Erromeria Egunak ospatuko dira. Trikitilariak, dultzaineroak, albokariak... Festarako eta dantzarako egitarauak prestatu dituzte bietan.
Dokumentuaren akzioak