Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erromeria egunak Itziar eta Bergaran

Dokumentuaren akzioak

Erromeria egunak Itziar eta Bergaran

2011/05/06 11:00

Erromeria Eguna Itziarren

Andutz kultur taldeak antolatuta Erromeria eguna ospatuko da larunbat honetan, maiatzaren 7an, Itziarren. Zubietako joaldunak, Itziar eta Bianako dantzariak... dantzan ikusteko aukeraz gain, Hernaniko albokari, txistulari eta dultzaineroak alde batetik, eta trikitilari bikote andanak bestetik bertaratzen den edonor dantzan jartzeko ahalegina egingo du. Ondokoa da egun horretarako egitaraua:

  • 11:00etan: Kalejira.
  • 12:00etan: Hamaiketakoa, Herriko Plazan.
  • 12:15ean: Itziarko eta Bianako dantzarien emanaldia, Herriko Plazan.
  • 13:00etan: Kalez kale.
  • 14:30ean: Herri bazkaria, Frontoian.
  • 18:00etan: Erromeria, Herriko Plazan ondoko taldeen eskutik: Hernaniko dultzaineroak, Hernaniko albokariak, Zubietako joaldunak, Hernaniko txistulariak, Ostolaza eta Pujana, Jagoba eta Amets, Zabale eta Larrañaga, Furundarena eta Telleria.

 

Erromeria Eguna Bergaran

Maiatzaren 14ean, aldiz, Bergaran ospatuko da Erromeria eguna, hau da, Itziarkoa baino astebete beranduago. Honetan ere ez dira trikitilariak faltako, goizean euren erakustaldia egingo baitute herriko musikariek eta arratsaldean Patxi Montero dantzariak zuzenduta Jainaga eta Narbaizaren erromeria izango baita. Jarraian Bergaran ospatuko den Erromeri egunaren egitaraua:

  • 12:30etan: Friaskozuri plazan hasita kalejira eta erakustaldia trikitilari eta dantzarien eskutik.
  • 14:30etan: Bazkaria San Martin plazan.
  • 16:00etan: Erromeria Patxi Montero, Jainaga eta Narbaizarekin.
  • 19:00-22:00: Triki-poteoa Gari eta Iñaki trikitilariekin.
  • 22:00etan: Dantzaldia Gose eta Emon taldeekin.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.