Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Emakumeek ere dantzatu dute Santiago eguneko mutil-dantzetan Elizondon
Mutil-dantzak izan ohi dira Elizondon Santiago eguneko ekitaldi nagusietako bat. Aurten, emakumeen parte hartu ahal izan dute mutil-dantzetan, eta hori gertatzen zela ikusita zenbait mutil-dantzarik plaza utzi egin dute. Baztango alkatesa bera izan da mutil-dantzetan aritu den emakumeetako bat.
Ortzadar Galesera
Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko 36 kidek bidaia bat eginen dugu Galesen barna uztailaren 28tik abuztuaren 4ra. Bidaia hau Blaenau Ffestiniog herriak eta Gwbdaith Hen Fran folk musika taldeko kideek gonbidatuta egiteko aukera izan da.
Transparent eta Act of God estreinatuko ditu Ertzak irailean
Datorren irailaren 16an, Dantza Hirian jaialdiaren baitan, Transparent pieza estreinatuko du Ertza konpainiak Donostian. Rafale Timerbakov dantzarien bakarkako lana da Transparent, eta ikusiak eta entzunak izateko daukagun beharraz hitzegiten du.
Joxemiel Bidador omendu dute San Lorenzoko danzanteek
Paternaineko festetan taldekide izan zuten Joxemiel Bidador omendu zuen San Lorenzoko dantzarien kofradiak. Herriko plazan dantzatu ondoren margolan bat oparitu zioten familiari, eta Bidadorren izenez bataiatu den plazan lorak eta zapia jarri zituzten.
Mexico, Indonesia eta Irlanda 2011ko Bidasoaldeko folklore jaialdian
Bihar, uztailak 21, abiatuko da Irunen Eraiki dantza taldeak antolatzen duen Bidasoaldeko nazioarteko gazteen folklore jaialdia. Irlanda, Indonesia eta Mexicotik etorritako dantzari gazteak izango dira jaialdian, eta Irun, Bera, Etxalar, Bidart eta Zumaian izango dira emanaldiak.
Portugalete nazioarteko folkloreak estali du dagoeneko
Pasa den asteburuan abiatu da Portutaleten 37. Nazioarteko Folklore Jaialdia. Kolonbia, Martinika, Egipto, Serbia, Indonesia, Togo eta Udmurtia dira aurtengo herrialde gonbidatuak, eta ohi bezala Portugalete bertako egoitza nagusiaz gain 28 herritan izango dira emanaldiak egunotan.
Kabiaren "Euria esan" lanak harrera ona izan du Miamin
Gaitzerdi Teatroren ikerkuntza gunea da Kabia, eta bere azken sorkuntza lana, "Euria esan eta euria erortzea" izenekoa AEBtan, Miamin aurkeztu da egunotan. "Irudimen zaparrada" eta "lan bikaina" moduko hitzekin nabarmendu du Miamiko prentsak.
Alurr Dantza Taldeak hainbat emanaldi egingo ditu udan
Alurr Dantza Taldeak hainbat emanaldi egingo ditu udan. Baigorri, Altzo, Ikaztegieta, Berastegi, Areso, Ibarra eta Berrobin hain zuzen ere.
Karrikan ikuskizuna Errenterian
Kukai dantza konpainiak uztailaren 20an duen emanaldi baten berri eman nahi dizue. Errenteriako Udalak, 2011eko Maddalen Jaien egitarauren baitan, Karrikan ikuskizunaren emanaldia programatu duela jakin arazi nahi dizuegu.
Karmen jaiak eta uztaila erdiko dantzak
Uztailaren 16an Karmen egunaren inguruan badira zenbait dantza festa interesgarri eta uztailaren bigarren asteburuko ospakizunekin bat egiten dute horiek, beraz, asteburu honetan hainbat dantza festa izango dira besteak beste Añorga, Elizondo, Antzuola, Errenteria edo Markina-Xemeinen. Hona horien berri:
Dokumentuaren akzioak