Dokumentuaren akzioak
Ortzadar Galesera
Bisitatuko dugun ingurua gales hizkuntza hobekien gordetzen duena da eta “Snowdonia National Park” ingurunean kokatuta dago.
Ezagunak dira Gales Herriko jaialdiak (Llangollen esaterako), baina ez da gure kasua. Urteetan Galeseko musikari hauek Euskal Herrira etorri dira jotzera eta elkarrekin harremana egiteko aukera izan dugu; orain guri dagokigu bisita itzultzea eta ez dugu inongo lehiaketetan parte hartuko, espresuki prestatutako emanaldi eta kontzertuen bira izanen da.
Hona horien berri:
- Uztailak 29 ostirala: Llechwedd-en dantza-musika ikuskizuna
- Uztailak 30 larunbata: Blaenau Ffestiniog-en dantza-musika ikuskizuna
- Uztailak 31 igandea: Fanfarrearen ikuskizuna eta jam sesioa bertako musika taldeekin
- Abuztuak 3 asteazkena: Wrexham-en bi dantza-musika ikuskizun “National Eisteddfod of Wales”-en.
Berri gehiago: The National Eisteddfod of Wales
Dokumentuaren akzioak