Dokumentuaren akzioak
Karmen jaiak eta uztaila erdiko dantzak
Trokeo-dantzak Antzuolan Mairuaren Alardean
Uztaileko bigarren asteburuan ospatzen da Mairuaren Alardea Antzuolan, eta bertan egiten ditu Oinarin dantza taldeak trokeo-dantzak. Makil handi dantza, makil txiki dantza, arku-dantza eta zinta-dantza dira egin ohi dituzten lau trokeo-dantzak. Larunbatean, uztailaren 16an, arratsaldeko 19.00etan hasiko da Mairuaren Alardea Antzuolan.
Soka-dantza Markina-Xemein-en
Uztailaren 16an, larunbatean, Karmen Egunean, meza nagusiaren ondoren dantzatzen dute Zerutxu dantza taldeko dantzariek aurreskua edo soka-dantza Markina-Xemein-en.
Aurreskua, ezpata-dantza eta brokel-dantza Añorgan
Karmen egunean baita ere, uztailaren 16an bertan, aurreskua izaten da Añorgako jai egun handiaren eguerdiko protagonista. Dantzari beteranoek egiten dute soka-dantza eguerdiko 13:00ean. Arratsaldean, 18:30ean Arkaitz Añorgako dantzariek ezpata-dantza eta brokel-dantza eskainiko dute.
Erromeria Eguna Errenterian
Uztaileko bigarren asteburuan ospatzen da Erromeria Eguna Errenterian. 10:00etan hasiko dira dianak eta dantzarako musika izango da egun osoz. 13:15ean Zumardian Nesken soka-dantza eta arratsaldean erromeria Zumardian, besteak beste Aiko taldearekin.
Mutil-dantzak Elizondon, Baztandarren biltzarreanBaztandarren Biltzarra ospatuko da igandean Elizondon, eta ohi bezala karrozen, eta musika eta dantza taldeen kalejira burutuko da igande eguerdian. Kalejira bukatzean, mutil-dantzak egin ohi dira.
Barakaldoko Karmen jaiak
Barakaldoko Karmen jaietan dantza ere ugari izango da, erromeria eta dantza emanaldiak izaten ari baitira hainbat egunetan. Uztailaren 15ean, ostiralean, 20:30ean Ibarrakaldu dantza taldearen emanaldia izango da, 16an, ordu berean Erdizka Lauetan-ekin erromeria, eta 17an, 19:00etan, Ortzadar taldeak eskainiko du emanaldia.
Dokumentuaren akzioak