Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr Dantza Taldeak hainbat emanaldi egingo ditu udan

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldeak hainbat emanaldi egingo ditu udan

  • Uztailaren 31n, Baigorrin (Nafarroa Beherea), 17:30ean, plazan, Soinaz ikuskizuna eskainiko du. 20 dantzari ariko dira, eta dantzak eta koreografiak eskainiko dituzte.
  • Abuztuaren 1ean, Altzon (Gipuzkoa), gaueko 22:30ean, plazan, Alurr Dantza Taldearen eskolako eta Altzoko dantza eskolako dantzariak ariko dira. Ordubeteko emanaldia izango da, eta aipatu dantza eskolek azken bi urteotan prestatu dituzten dantzak eta koregrafiak erakutsiko dituzte. Guztira, 40 dantzari inguruk parte hartuko dute. 
  • Abuztuaren 7an, Ikaztegietan (Gipuzkoa), goizean.
  • Abuztuaren 9an, Berastegin (Gipuzkoa), gaueko 22:30ean. 
  • Abuztuaren 16an, Areson (Nafarroa) gaueko 22:30ean.
  • Abuztuaren 25ean, Ibarran (Gipuzkoa), Emeterio Arrese parkeko plazan, 22:30ean, San Bartolome jaietan, Oinazez ikuskizuna aurkeztuko du Alurr Dantza Taldeak. Oinazez ikuskizuna Alurr taldearen lan berria da, eta dantzariek ilusio handiarekin aurkeztuko dute herrian.
  • Abuztuaren 28an, Berrobiko plazan (Gipuzkoa), arratsaldeko 18:30ean, Labur emanaldia.

 

Bestalde, Alurr Dantza Taldeak jadanik zabaldu du Alurr Dantza Eskolako 2011-2012 ikasturterako matrikula egiteko epea. Ibarrako (Gipuzkoa) kultur etxean eska daiteke matrikula egiteko agiria, uztailean, goizetan. 

Argibideak eta informazioa Ibarrako kultur etxean bertan jaso daiteke, uztailean, goizetan, edo Alurr Dantza Taldearen bulegoetan, uztailean, astearte, ostegun eta ostiraletan. Baita 635-75 70 48 telefono zenbakira deituta eta webgunean ere: www.alurr.net.

2011-2012 ikasturtean Alurr Dantza Eskolan aritzeko matrikula uztailean eta irailean egin daiteke.





Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.