Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Transparent eta Act of God estreinatuko ditu Ertzak irailean

Dokumentuaren akzioak

Transparent eta Act of God estreinatuko ditu Ertzak irailean

2011/07/22 09:51

"Besteak epaitzea eta kritikatzea ahaztu egiten zagu gure buruari buruzko zalantzaz beteta gaudenean" (Hermann Hesse)

Bizitzan dugun presentziaz hitzegiten du Transparent-ek. Nola batzuetan hau diluitu egiten den eta erabat transparente sentitzera iristen garen. Denok dugun beharraz entzunak izateko, ikusiak izateko, onartuak izateko... eta nola askotan, egin ahalak eginda ere, hau ezinezkoa gertatzen den, eta bikote batean, familia batean, jende multzo batean galtzen garen.

Transparent bakarkako dantza garaikide lana da, Rafael Tiberbakov dantzari errusiarrarentzat sortutakoak Ertzak eta kalerako pentsatutakoa.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
  • Dantzaria: Rafael Timerbakov.
  • Koreografia: Asier Zabaleta, dantzariarekin parte hartzearekin
  • Musika: “Clear cut” (Bomb the bass & Lali Puna), “Heysatan” (Sigur ros),  “Transparent” (Coloma)
  • Jantziak: Asier Zabaleta.


Estreinaldia: Irailak 16, Dantza Hirian, Donostia
Irailak 17, Maitaldia, Biarritz
Irailak 25, Dantza Hirian, Errenteria

 

Act of God

Bestalde, irailaren 17an bertan, Act of God lana estreinatuko du Ertzak Donostian, Gasteszenan. Asier Zabaletaren koreografia, Harkaitz Canoren testuak, Ander Lipus-en antzerki zuzendaritza eta Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemi Viana eta Asier Zabaletak dantzatuta.

 

Eriljioak eta bere kontresan garaikideak dira dantza garaikide lan honen ardatza. Erantzunak ematea baino, galderak planteatzea izang du helburu. Edozein umeren inozentziatik egindako galderak, bizitza eta fedearen inguruko gai handiak aintzat hartuta.

Dokumentuaren akzioak

Arantza Balentziaga
2011/07/22 14:29

Kaixo Oier, igual nik gaizki bidali nuen, baino informazioa irakurtzean Gasteizen jartzen du estrenoa izango dala eta Donostian da Gazteszena aretoan.

Mila esker eta ondo izan

Arantza

user
2011/07/22 16:32

Ondo bidali duzu zuk Arantza, neuk irakurri dut gaizki! "Gasteszenan" jartzen zuen tokian "Gasteizen" irakurri dut!!! Aldatu dut. Eskerrikasko zuzenketagatik!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.