Dokumentuaren akzioak
Mexico, Indonesia eta Irlanda 2011ko Bidasoaldeko folklore jaialdian
Egitaraua
Uztailak 21, osteguna
17:30 - Taldeen harrera herriko udal-agintarien eskuz.
18:30 - Herriko udaletxetik Zabaltza plazaraino desfilea.
19:00 - Jaialdiaren inaugurazioa Irungo Zabaltza plazan.
Uztailak 22, Ostirala
20:00 - Berako plazan emanaldia.
Uztailak 23, Larunbata
19:00 - Dantza tailerra publikoarekin.
Uztailak24, Igandea
12:30 - Etxalar herriko plazan emanaldia.
1:30 - Emanaldia Bidarteko frontoian.
Uztailak 25, Astelehena
13:00 - .Zumaiako kaleetan zehar desfilea.
19:00 - Zumaiako plazan emanaldia.
Uztailak 26, Asteartea
19:00 - Jaialdiaren amaiera Irungo Zabaltza plazan.
Taldeak
Scoil Rince Mobhi - Irlanda
Scoil Rince Mobhí (St Mobhí-ko Dantza irlanderen eskola) Dublinen eta Meath-en dago kokatua, Leinster-eko probintzian, Irlanda. Glasnevineko ikasle eta santua izan zeneko Saint Mobhí-ren ohorez jarri zioten izena taldeari, eta bertan dantza eskola aurkitzen da.
Dantza klaseak bai Ingelesez eta bai Irlanderaz ematen dira. Normalean 4 urterekin hasten dira dantzan eta edozein adinera arte egon daitezke.
Dantza suabe eta salto txikiekin hasten dira hauek, baina denborarekin garatuz doaz eta salto eta zapateoak dituzten dantzak egitera iristen dira, claqué dantzaren antzekoa izan daitezkeenak. Antzekoak dira baina desberdintasun nabarmen bat dute, zera da, bi erritmo desberdin erabiltzen dituztela: "Jig" dantza Irlanderaren erritmoa eta "Hornpipe" dantza tradizionalaren erritmoa.
Gaur egun, 9-15 urteen arteko 20 ikaslek osatzen dute taldea. Nesken jantzien diseinua Kells-en liburutik aterata dago, non latinez testamentu berriaren 4 ebanjelioak idatzita dauden. Lepoko aldea kakorratz lanaz egina dago, "Carrickmacross" jantzi tradizional irlandesetik kopiatuta.
Taldeko ikasle batzuk Irlandan bai Atzerrian dantzatzera iritsi dira: Bretainia handian adibidez, eta Munduko txapelketetan ere, non 2000 domina eta 175 sari inguru irabazi dituzten. Txapelketa hauetaz gain, Uachtarán na hÉireann-entzat dantzatu dute (Iralandako lehendakaria) eta baita bere Lehendakaritza etxean ere. Horretaz gain, ministro eta garrantzizko embaxadore batzuentzat ere dantzatu dute. Hainbat jaialdietara bidaiatu dute Irlandako dantza tradizionalak zabalduz, hala nola, Frantzia, Sri Lanka, Txina, Ingalaterra, Eskozia eta Gales.
Smp Al Ikhlas Yakarta - Indonesia
17.000 irlatik gora osatzen duten Indonesia herrialdetik etorritako taldea.
Herrialde honetako kultura aberats eta anitza, historian zehar egondako migrazio mugimenduek sortua izan da, bertako dantzak, hiru garai (historiaurrea, garai budista-hinduista eta garai islamista) eta bi generotan (gorteko dantza eta dantza errituala) banatu daitezkelarik.
Talde hau IOV erakundearen itzalean dator. Nazioarteko erakunde hau, arte folklorikoaren, bai ukigarria bai ukiezinaren, zaintzarako sortu zen. Zehazki, IOVak Indonesian duen Gazte Arloaren zaintzapean dator. Gazte Arloak, Indonesiako kultura eta tradizioen garapen egoki bat ahalbidetzeko helburuarekin, herrialde horretako haurrei ezagutza eta baliabideak ematea du helburu.
Tonalli Ambar - Mexiko
“Etnos” dantza eta kantu taldea, Mazedoniako hiriburua den Skopje hirian sortu zen 2000. urtean. Talde honen helburu nagusienetako bat beraien kultura eta tradizioak Europan zehar zabaltzea da. 7 eta 18 urte bitarteko 150 bat dantzarik osatzen dute elkarte hau; zeintzuk era berean talde ezberdinetan sailkaturik dauden. Etnosek 400 bat emanaldi eskaini ditu bai Mazedonian eta baita Europako herrialde ugaritan ere, esate baterako: Frantzia, Alemania, Finlandia, Ukrainia, Polonia, Italia, Austria, Erromania, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Turkia, Bulgaria eta Kroazia.
Etnos taldeak Mazedoniako lurralde ezberdinetako folklorea aurkeztu nahi digu, beraien kultur aberatsa ezagutarazteko asmoz. Hauen janzkerak ere oso ugariak dira, eta hauei esker dantza eta kantu oso desberdinak eskaintzeko aukera ematen die.
Parte hartu izan dituen jaialdi guztietan arrakasta eta gorespen handiak lortu izan dituzte. Eta horietako batzuetan sariak ere irabazi egin dituzte, hala nola, Lebork (Polonia) hiriko jaialdian.
Eraiki dantza taldea - Euskal Herria
1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza Taldea (www.eraikidt.com) sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena.
Gaur egun 150 bat dantzari ditu, 5 urtetatik helduetaraino direnak. Antzezten duen folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, beti ere gure arbasoek utzitako ondareak ahalik eta era kutsagabeenean azaldurik, garrantzi handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika instrumentuei emanez.
1997an Eraiki Dantza Taldeak lehenengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia (www.festivalfolklorebidasoa.com) antolatu zuen, helburu nagusiena munduko kultura eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzea zelarik, horretarako erabiltzen den tresna nagusia folklorea delarik.
Informazioa: Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia
Dokumentuaren akzioak