Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Angels Margarit, dantza sari nazionala BAD-en izango da
Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen 13. edizioak erabateko hamabi estreinaldi eskainiko ditu, eta Angels Margartik, dantza sari nazionala bertan egongo da. 21 konpainiak hartuko dute parte Urriaren 28tik azaroaren 6ra arte ospatuko den BAD 2011n. Bertan aurkeztuko diren ikuskizunen artean, 12 erabateko estreinaldiak izango dira, beste 5, ikus-entzuleek Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango dituzten ikuskizunak eta 2 Estatu mailako estreinaldiak.
Mini bat jokoan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzariak leihan
Beti Prest taldeak antolatuta, dantza solteko beteranoen topaketak burutu dira larunbatean, irailaren 24an, Errenterian. Beren ibilbidea, kezkak, pozak eta gora-beherak kontatu zituzten Bizkaiko bi lagunek: Iñaki Mugerrak eta Arkaitz Paskuasek. Patxi Larrea omendu dute, eta lezokoak Gipuzkoatik nola bizi izan diren gauzak kontatu du. Jose Inazio Ansorenak, berriz, dantza soltearen sorkuntzaren aztarnak azaldu ditu. Hona hemen jardunaldietan entzundakoen kronika.
Massachusetts-etik Euskal Herrira ezpata-dantzak ezagutzera
Jeremy Carter-Gordon Ameriketako Estatu Batuetako dantzari eta musikari gaztea bat da. Etnokoreologia ikasketak egin ditu Boston-en, eta ikasketa bukaeran Europako ezpata-dantzak aztertzeko asmoz urtebetez kontinente zaharrean barrena bidaiatzen ari da. Eibar eta Beasainen izan ondoren, Markina-Xemein, Iurreta eta Elgoibarren izango da datozen egunetan.
Urriaren 9an ospatuko da 2011ko Arrangoitzeko Mutxiko Eguna
Mutxiko Egunak ugaritu dira, baina Arrangoitzekoa, aitzindaria izangatik eta Betti Betelu zenduta dagoen herrian egiten delako, berezia da. Aurten urriaren 9an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Hona hemen egitaraua:
Victor Ullateren Wonderland Bilbao Balleten eskutik
Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak Victor Ullate Ballet-Comunidad de Madrid konpainia aurkezten du lehen aldiz Euskalduna Jauregiko entzutegian. Zaragozako koreografo eta dantza-maisu beteranoak zuzentzen duen konpainiak Wonderland eskainiko du, pasa den martxoan Jordanian aurkeztu zena "Zakharef in Motion" dantza jaialdian eta dantza ikuskizun onenaren Max saria jaso duena 14. ekitaldian.
Betiko dantzak plazan, denon eskura
Ikasturte berriarekin batera, Aiko dantza-taldeak Dantzaldi Ibiltaria jarriko du abian laster. Tradiziozko musika eta dantza suspertu, hedatu, zabaldu eta bergizarteratzeko elkartu dituen maisu- eta irakasle-taldea da Aiko. Proiektu eta ideia asko buruan, eta aurrera egiteko gogo sutsua... horiek Aikokideen balio nagusiak: Larraitz Artetxe, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi.
Badator berriro Herrixa Dantzan: irailak 25, Espaloia kafe antzokian
Aurtengorako prestatu dugun proposamen tradizionala: 1. zatian, taldeko dantzak: gure saioetan ohiko bihurtu direnak, eta berriak ere bai. 2. zatian, baltseua. Herrixa dantzan, Espaloia kafe antzokian, Elgetan.
Dantzazale 2011 Monitoreen formakuntza
Dantzazale, folklore eta dantza tradizionaleko monitoreen formakuntza programaren lehen edizioak izan duen arrakastaren ondorioz (25 ikasleez gain, 18 pertsona zain geratu dira), jada programatua dugu aurtengorako bigarren edizioa.
Dantzaz konpainia Arcachoneko dantza jaialdiaren estreinaldian
Dantzaz konpainiak 2011/2012ko denboraldia Cadences Arcachon frantses hiriko nazioarteko dantza jaialdiko estreinaldi apartarekin hasten du. Gertakariaren arduradunek irailaren 20an izango den idekitze gaualdia konpainiari eskaini diote. Horrez gain, irailaren 25ean, jaialdiko azken egunean, "escale choregraphique" izeneko beste emanaldi berezi bat proposatuko dute.
Gure Dantzak, dantzari beteranoen jaialdia igandean Tuteran
Irailaren 18an, igandean, ospatuko da Tuteran Gure Dantzak, dantzari beteranoen laugarren jaialdia. Dantzari helduekin osatutako hamabost dantza talde iragarritako daude jaialdian, hamairu nafarrak eta bi gipuzkoarrak.
Dokumentuaren akzioak