Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Massachusetts-etik Euskal Herrira ezpata-dantzak ezagutzera

Dokumentuaren akzioak

Massachusetts-etik Euskal Herrira ezpata-dantzak ezagutzera

2011/09/23 12:45

Bera ere ezpata-dantzaria da, ingeles tradizioko rapper ezpata-dantzetan trebatu da Boston-en eta Ingalaterran bertan, eta baita longsword motako ezpata-dantzetan ere. Gurasoak dantzariak ditu, eta Massachusetts-en bertan morris dantzak, ingeles jatorriko ezpata-dantzak eta kontra-dantzak landu ditu. Etnokoreologia ikasketak egin ditu eta leiha gogor baten ondoren beka bat eskuratu du urtebetez Europako ezpata-dantzak aztertzeko. Musikaria ere bada, eta banjoa ekarri du bere bidaira.

Abuztu hasieran hasi du bidaia Parisen lurreratu ondoren, eta Frantzian Baccu-bert ezpata-dantza ikusteko aukera izan du. Ondoren, Italian Bagnasco eta Fenestrelleko ezpata-dantzako ikusi ditu. Irailean Euskal Herrira etorri da eta Arrate eta Beasaingo ezpata-dantzak ikusi ditu.

Baccu-bert ezpata-dantza 2011

Baccu-Bert ezpata-dantza. Argazkia: Jeremy Carter-Gordon.

Fenestrelle ezpata-dantza 2011 680p

Fenestrelleko ezpata-dantza. Argazkia: Jeremy Carter-Gordon.

Azken egunotan Andaluzian izan da, Cordoban Obejoko ezpata-dantzaren arduradunekin izan da, eta Huelvan, Puebla de Guzman-eko ezpata-dantza ezagutzera joan da. Igandean, irailaren 25ean, Galizian, Marin-en egiten den ezpata-dantza ikusgarria (100 ezpata-dantzari baino gehiago elkartzen dira) ikusteko aukera izango du, eta hortik berriz ere Euskal Herrira itzuliko da, San Migel egunean, Markina-Xemein-en eta Iurretan egingo diren ezpata-dantzak ikusteko.

Katean egiten diren ezpata-dantzak, ingelesez "hilt and point" (helduleku eta punta) edo "linking" (lotutakoak) izendatzen direnak interesatzen zaizkio batez ere, eta mota horretako hainbat ezpata-dantza daude Europan barrena. Ingalaterra, Beljika, Alemania, Txekia, Kroazia eta beste hainbat herrialde bisitatuko ditu bere bidaian. Orain ia ehun urte, Frantisek Pospisil txekiarrak egin zuen grabazioen antzeko ibilbidea egingo du Carter-Gordon-ek 2011 eta 2012 bitartean.

Ikusi eta ikasteaz gain, berak ezagutzen duen eta bidean zehar ikasten doana, tokian tokiko dantzariekin konpartitzeko gogotsu dago. Datorren urriaren 1ean, Dantzan Ikasi programan Ingalaterrako rapper ezpata-dantzen ikastaroa eskainiko du.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.