Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Victor Ullateren Wonderland Bilbao Balleten eskutik

Dokumentuaren akzioak

Victor Ullateren Wonderland Bilbao Balleten eskutik

Victor Ullateren Wonderland Bilbao Balleten eskutik

Wonderland, Victor Ullate Ballet- Comunidad de Madrid. Argazkia: Emilio Tenorio.

Victor Ullate berak irudikatu duen ikuskizuna da, eta bertan ikuslea adimenaren mundu konplexuan barneratzen da. Ullate maisuak ikuslea psikiatriko baten baitan jartzen du, eta dantzaren samurtasun osoarekin, bertan ingresatuak diren pertsonen bizitza erakusten du. Beren beldurrak baina baita pozak ere bai. Ullate berak dioenez "Besteon pentsamoldeak bezala funtzionatzen ez duten pertsonen maitasuna, goxotasuna eta samurtasuna, baina aldi berean gure burua islatuta ikus dezakegu hainegan, sentimentuak unibertsalak baitira".

Ikuskizun honen inspirazio iturria Marisol da, Ullateren arreba, hainbat hamarkadaz errealitate honetan bizi dena. Marisol-en papera Leyre Castresana bilbotarrak egiten  du, Euskaldunak eta Dantza 5. jaialdian (2010) parte hartu zuen berak. Emanaldia urriaren 1ean izango da, 20:00etan, Euskalduna Jauregiaren entzutegian. Sarrerak txarteldegian bertan edo BBKaren Internet bidezko salmente gunean eskuratu daitezke.

Victor Ullateri buruz zenbait datu

Zaragozan jaio zen 1947an Víctor Ullate. Maria de Avilarekin egin zituen ikasketak, eta profesionalki Antonio Ruiz Solerrekin hasi zen. Ballet del Siglo XX konpainian aritu zen Maurice Bejart-en zuzendaritzapean eta 14 urtez aritu zen konpainia horretan, hainbatetan bakarlari lanak eginez. 1978an, Bejart-ek beretzat propio sortu zuen "Gaîté Parisienne", Bejarten biografian oinarritutako lana eta Ullatek berak dantzatu zuen Bejarten papera. 1979an, Espainiako gobernuak ballet klasikoko konpainia sortzeko enkargua egin zion, eta lau urtez zuendu zuen berau.

1983an, bere izena daraman eskola sortu zuen "Centro de Danza Víctor Ullate". Eskola hau izan zen bost urte beranduago sortu zen Víctor Ullate Ballet–Comunidad de Madrid konpainiaren harrobia, 22 dantzarik osatuta Bilbon emanaldia egin zuena. Ikusle eta kritika arrakasta handia izan zuen. Urteotan, bere nortasuna eman dio Victor Ullatek bere baletari.

Víctor Ullatek hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean, besteak beste Espainiako Dantza Saria (1989), Arte Ederren Urrezko Domina (1996), Madrileko Erkidegoaren Kultura Saria (2003) dantza alorrean, Autor-Autor (2007) saria , eta Ohorezko Max saria 2008an. Gainera, beste hainbat aipamen berezi jaso ditu, Granadako Jaialdiaren domina kasu 1998an.

2000ko irailean, Victor Ullate Dantzarako Fundazioa jarri zuen martxan Ullatek, dantza klasikoa bere eremu guztietan sustatzeko ekimena, besteak beste baliabide ekonomikorik ez duten dantzariei prestaketa eskaintzen diena. Dantzarekin lotutako jarduera kulturalak eta artea orokorrean sustatzen ditu fundazioak.

 

Wonderland

  • Koreografia: Victor Ullate
  • Musika: Philip Glass.
  • Konpainia: Victor Ullate Ballet-Comunidad de Madrid.
  • Tokia eta datza: Euskalduna Jauregiko entzutegia, urriaren 1ean, 20:00etan.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.