Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator berriro Herrixa Dantzan: irailak 25, Espaloia kafe antzokian

Dokumentuaren akzioak

Badator berriro Herrixa Dantzan: irailak 25, Espaloia kafe antzokian

2011/09/19 11:45
Badator berriro Herrixa Dantzan: irailak 25, Espaloia kafe antzokian

Argazkia: Josetxo Aranzabal

Aurtengorako prestatu dugun proposamen tradizionala:

  • 1. zatian, taldeko dantzak: gure saioetan ohiko bihurtu direnak, eta berriak ere bai. Euskal Herrikoak, eta Europako beste eskualdeetakoak ere bai. Saioz-saio, dantza berriak probatzen joango gara (hori da asmoa behintzat). Lehenbiziko saio honetako plater berezia, Waloniako kontradantza erraz eta politak; uda honetan jasotakoak Ahetzeko Dantz'Hadi jaialdian, 21 boutons eta Havelange taldeetako Marinette Bonnert-en eskutik.
  • 2. zatian, baltseua: Adolfo Jainaga soinujolea izango dugu zuzenean, bikotean dantzan egiteko piezak jotzen. Balsak, mexikarrak, pasodoblea, habanerak, jota, polka, ezkotixa, mazurka, tangoa... Dultzemeneoa!!


Ordutegia, ohikoa: 19.00 - 20.30
Egutegia ere, ohikoa: hileko azken domekan
Eta ohi bezala ere, sarrera doan eta parte hartzea libre.
 
Hurrengo saioak:

  • Irailak 25
  • Urriak 30
  • Azaroak 27

Abenduaren 25ean (azken domeka, eta Gabon eguna) momentuz ez dugu saiorik egingo. Baina deialdi berezia prestatu nahi dugu abenduko beste egun baterako. Adi ibili!!

Herrixa Dantzan

Espaloia kafe antzokia - ELGETA
Irailaren 25ean berriro dantzan

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.