Dokumentuaren akzioak
Albisteak
"Donostia 1813" balletaren erabateko estreinaldia
"Kai" balletaren hamabost minutuko txaloaldiko arrakasta handiaren ondoren, ABBEk Jon Ugarriza koreografo bilbotarrari egin dio enkargu berri hau. Barcelona Ballet-eko Ion Agirretxe eta Cristina Casa dantzariak izango dira Donostiaren erreketa eta berregitearen inguruan osatutako balletaren protagonistak. Bilboko Katedraleko Musika Kaperak parte hartuko du lanean.
Kukai, Senperena eta Bikandi inprobisaketa emankizun batean
Kontzertua –txistu, piano eta dantzaren nahasketa original bat-, bihar asteazkena, arratsaldeko zortziretan eta doako sarrerarekin edukiera bete arte, Bilboko Euskaldunako A3 aretoan izango da, Bilboko Udal Txistularien kontzertu denboraldi berriaren programazioaren barruan.
Ainarak dantza ikusgarria estreinatuko du Luhuson Zarenak Zarelako taldeak
Ainarak dantza ikusgarria Zarena zarelako taldearen eskutik. Koreografia: Pascale Lascanao; Jantziak: Catherine Kraushaar eta Claude Iruretagoiena. Musika: Benoit Lamerain.
Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute
Zarautzen, beste herri askotan bezala, antzeko lana egiten zuten bi dantza talde izan dira luzaroan. Orain bi taldeak elkartu eta bakarra osatuko dute. Horixe jakinarazi dute agerraldi publiko batean.
Dantza alderdi politikoen hauteskunde programetan
Hauteskundeak daude igandean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritzan gobernua osatzeko alderdi politikoek aurkeztu dituzten gobernu programetan dantzaren alorrean agindu dituztenak bildu ditugu. Hona zer espero daitekeen dantza aldetik datorren legealdian.
Buba eta Bubu Tolosan
Datorren larunbata, urriaren 20an arratsaldeko 17:00etan Tolosako Leidor aretoan Kresala dantza taldeak Buba eta Bubu haurrentzat ikuskizuna eskeiniko du. Ikuskizun hau 2011n estreinatu zen Faustino Aranzabalen zuzendaritzapean.
Euskaldunak eta Dantza 8. ekitaldia: nor da nor
Urriaren 26an, 20:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da Euskaldunak eta Dantza 8. ekitaldia. Alicia Amatriain, Alexander Jones, Asier Uriagereka, Bernice Coppieters, Ion Agirretxe, Cristina Casa, Jon Ugarriza, Bilboko Katedraleko Musika Kapera, Sara Etxebarri, Celia Davila eta Andoni Aresti izango dira protagonista nagusiak. Baina... Nor da nor?
Daniel Abreu: Beste aurpegi batzuk, beste arrasto batzuk
Urriaren 21 eta 22an, Daniel Abreu Konpainiaren `Otros Rostros, Otros Rastros ́ dantza ikuskizuna izango dugu La Fundición-en (Bilbao) Lan hau ikusle heldu eta familientzako Antzoki Sare Alternatiboko Dantza eta Antzerki Garaikidearen X. Zirkuituan sartuta dago, eta botorik gehien jaso du dantza kategorian.
Sortutakoak 3 deialdia zabaldu du Gipuzkoako Dantzaguneak
Sortutakoak 3 programaren oinarriak argitaratu ditu Gipuzkoako Dantzaguneak. Deialdia mugimendu-arteen eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuei zuzenduta dago eta oraingo honetan haurrei zuzendutako proiektuak bultzatzeko deialdi berezia izango da.
Dokumentuaren akzioak