Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Buba eta Bubu Tolosan

Dokumentuaren akzioak

Buba eta Bubu Tolosan

Ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen haurrei zuzendurik dagoen dantza antzezlan xumea da Buba eta Bubu obra. Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dute ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin. Haurra adin txikiko pertsona moduan hartuta, errespetu osoz eta gertutasunez tratatu da obra honetan.

Herri irudiak erabiliaz, ikuskizunari izena ematen dion animalia plural eta poliedrikoa sortu dute haurraren emoziora iritsiko diren ekintzak ikusiaraziz. Horietan, burua galdu araziko ez dien arren, sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko dituzte eta horretarako, argi joko liluragarri eta aretoko iluntasun beltzen ordez, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dira. Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko dira.

Zortzi dantzari eta hiru musikari osatzen dute obra, keinuz, mugimenduz eta dantza koloretsuaz beteriko antzezlanean, hirukote zoro baten orkestra laguntzarekin. Beraz, etxeko txikiek Tolosan dute Buba eta Bubu dantza ikuskizuna ikusteko aukera paregabea; KRESALA taldeak haurrei eskeinitako azken ekoizpena.

  • KOREOGRAFIA: Faustino Aranzabal
  • MUSIKA: Beñat Ralla (Amaia Zubiria)
  • GIDOIA: Juan Luis Zabala
  • DANTZARIAK: Mikel Oyarzabal, Eneritz Ardanaz, Harkaitz Ardanaz, Iratxe Benedited, Maider Arriola, Garazi Ormazabal, Ainhoa Zuazu, Lur Aranzadi
  • MUSIKARIAK: Beñat Ralla, Oskar Estanga, Haritz Ezeiza
  • ESATARIA: Sisto Iturriagagoitia
  • JANTZIAK: Idoia Ibarzabal
  • MOZORROAK ETA BURUKOAK: Xabier Garate
  • ARGIZTAPENA: Patxi Aristimuño

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.