Dokumentuaren akzioak
Ainarak dantza ikusgarria estreinatuko du Luhuson Zarenak Zarelako taldeak
Espartinen fabrikazioak gorakada handi bat bizi izan du XIX. mende bukaera eta XX. mende artean. Horrez geroz, Maule Zuberoako hiriburua bilakatu da. Produkzio handiko industria izanki, auzoetako Nafarroa eta Aragoi haranetako biztanleei lana proposamena egina izan da, bertako eskulana eskasagatik.
Haranetako neska gazteek bidaia bukaezin bat jasango dute pirineoetako mendietatik gaindi udazken bukaeran, etxerako itzultzea, udaberri garaian baizik izanen denean. Emazte mugimendu hori ainararen migrazio mugimenduaren itxurakoa izanki, izen hori atxikiko dute.
Negu osoan, espartin lantegietan langile izanen dira diruaren truk. Sasoia bukatu eta, ainaren moduan etxera itzuliko dira zakua eskuz egindako eskutadaz betea. Neska horien historioak, ikusgarriaren tema, koregrafiak, apailua eta musika sorkuntzak inspiratuko ditu. Ikusgarriaren helburua ainaren biziaren isladatzea izanen da.
Pauso eta jestu segidak xeheki hautatuak izanen dira garaiko sendimendu, emozio eta giroa isladatzeko. Sorkuntza honek zentzua emaiten dio erabaki dugun tituluari, hala nola, Ainarak.
Zarena zarelako: Ainarak
- Luhuso, Harri Xuri gela
- 2012ko abenduak 15 eta 16
Dokumentuaren akzioak