Dokumentuaren akzioak
Sortutakoak 3 deialdia zabaldu du Gipuzkoako Dantzaguneak
Mugimendu-arteen eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuak bultzatzeko Dantzagunearen programa bat da Sortutakoak. Konpainia egonkorrak, banakako proiektuak edo proiektu zehatz baterako sortutako taldeak aurkeztu daitezke deialdira, eta bai ikuskizun eszenikoak edo kalerako sortutakoak aurkez daitezke.
Hautatutako proiektuek egoitza artistikoa burutzeko aukera dute eta 1000€ laguntza-poltsa eta kanpoko begirada baten laguntza jaso ditzakete. Urriaren 15etik 30era bitartean dago irekita eskaerak bidaltzeko epea.
Informazioa: Dantzagunea: Sortutakoak 3
Dokumentuaren akzioak