Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute

Dokumentuaren akzioak

Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute

2012/10/22 12:51
Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute

Iratzarri eta Mollarriko kideak elkarrekin, Zarauzko udaleko ordezkariekin batera. "Kalaportu, itsasontzi gorri bat" blogetik jasotako argazkia. http://gari2017.wordpress.com/

Zarautzen, beste herri askotan bezala, antzeko lana egiten zuten bi dantza talde izan dira luzaroan. Orain bi taldeak elkartu eta bakarra osatuko dute. Horixe jakinarazi dute agerraldi publiko batean.

Gari Berasaluzek, Zarauzko udaleko kultura zinegotziak kontatu du bere blogean: "Argazki eta agerraldi historikoa eskaini dute gaur Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek. Izan ere, urte askoan Zarauzko bi dantza talde nabarmenenak izan direnek bat egin dute, eta aurrerantzean talde bakar bat bezala ariko dira, elkarrekin."

Azpiegitura aldetik une latzean gertatu da batzeko erabakia. Bai Iratzarri eta bai Molarri entseguetarako lokalik gabe geratu dira aurten, eta Zarauzko kultur azpiegituren inguruko gogoetarekin batera gertatu da hori. Zarauzko udalak pentsatu du Ebro Etxea kultura ekimenetarako bideratzea, eta bertan izango du talde bateratuak "entseguetarako eta dantza taldeen materiala eta arropak gordetzeko" tokia. Izena erabakitzea falta omen zaie bakarrik.

Taldeetako ordezkariek honela azaldu dute batzeko erabakia: "Iratzarriko gehienek Zarauztik kanpo ikasten zuten eta beraz talderik ezin izan dute hartu urte hauetan. Mollarrin, aldiz, haur talde asko genituen eta ez ginen guztiei irakastera iristen. Hau ikusirik, eta buruari nahiko buelta emanez, bi dantza taldeak mahai berean eseri eta irtenbide hauxe ikusi genuen: Zarautzen dantza talde bakarra eta eraginkorra egotea. Finean, gaur egun bi talde hauetan gauden irakasleon helburuak berdinak baitira; esate baterako, euskal kulturaren bultzatzaile izatea, azken batean haurrek herriko festetan euskal dantzak egiteko gaitasuna izan dezaten."

Dokumentuaren akzioak

2012/10/22 12:55
Albiste ona! Zenbat herritan dauzkagun bi (edo hiru eta lau!) dantza-talde, lan berdina egiten, eta denetan arazoekin taldeak osatzeko, eskolak emateko, e.a. Eta talde askotan gaur egun dauden dantzariak ez dakite zergatik sortu (edo banatu) ziren bere garaian bi talde.
2012/10/22 13:29
Berri ona!! Taldeak banatzea ezagutu izan dugu bereziki, baina kontrako bide aberasgarriagoa ere posible dela erakutsi duzue!
2012/10/22 17:35
Zorionak, ezbaita erraza desadostasun historikoetatik haratago begiratzea eta herriak behar duenari erantzuteko indarrak metatzea. Biba zuek eta aurrera!
2012/10/23 11:55
Poz handia ematen dute holako berriek. Zorionak!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.