Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza Down sindromea duten gazteen garapen fisiko eta psikikorako lagungarri
Down sindromea duten gazteengan dantza jarduerak dituen onurak aztertzen dihardu Nuria Massó ikertzaileak. Medikua da Massó eta dantza klasikoa, garaikidea eta jazza landu ditu. Dantza irakasle jardun zuen lanean medikuntza ikasi bitartean, eta baita mediku lanean hasi eta lehen urteetan. Doktorego tesian dantzarien arazo fisiko ohikoenak aztertu zituen. Gaur egun, Blanquernan, Ramon Llull unibertsitatean irakasle da, eta datozen hiru urteetan Down sindromea duten gazteekin dantza jarduerak lantzearen eraginak aztertzeko beka bat eskuratu du.
Sharon Lavi-rekin workshopa Donostian
Sharon Lavi eta bere konpainia euren azken lana FRAGMENTS aurkezteko Donostiara eta Victoria Eugenia Antzokira iritsiko dira. Sharon Laviren etorrera dela eta, BALLET. T programaren barruan, koreografoarekin tap dance workshop berezia antolatu da. Workshop honetan, Sharonek ematen duen pedagogia espezifikoan oinarrituko da eta irakatsitako maila guztietan musikari/dantzari kontzeptu orokorra aztertuko da.
Barcelona Ballet utzi eta Flandeseko Balletean sartu da Ion Agirretxe
Lau urtez Angel Corella dantza izarraren konpainiako dantzaria izan da Ion Agirretxe donostiarra. Corella Ballet 2008an sortu zenetik American Ballet Theatreko izarraren gidaritzapean aritu da Agirretxe, baina konpainiak arazo ekonomikoekin Bartzelonara jo ondoren, eta hala ere, erakundeen babes urria izanik, Corellaren babesa utzi eta Flandeseko Erret Balletean ibilbide berria hasi du Ion Agirretxek.
Urki dantza taldeak 25. urteurrena ospatuko du 2013an
Datorren abenduaren 29an abiatuko ditu Andoaingo Urki dantza taldean bere sorrearen hogeitabosgarren urteurreneko ekitaldiak. Taldearen webgunea eta logoa aurkeztuko ditu, eta horiekin ospakizun ekitaldiz betetako urtea abiatuko dute Urkiko dantzari eta musikariek.
Ainarak ikuskizunaren estreinaldirako sarrerak agortu dira
Pascale Laskanok zuzentzen duen Zarena Zarelako taldeak ikuskizun berria estreinatuko du Luhuson asteburu honetan: Ainarak. Larunbat eta igandean egingo dira emanaldiak, baina bi saioetarako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.
Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea
Otsondotik jaitsi eta Urdazubira ezker hartzeko, Senperera Herri urratsera joateko, txikitan dentistara Hazparnera joateko... hainbatetan tokatu zaigu Dantxarineatik pasatzea, Nafarroatik Lapurdirako bidean. Dantzariok badugu gure herria propioa ere! pentsatu izan dut holakoetan. Ba ote dute beste nonbaiteko dantzariek haiei eskainitako herri bat? Asteburuan berriz ere pasa naiz handik eta beste galdera bat etorri zait burura. Dantxarinea bai... baina zer dantzariren etxea izanen da -enea hori? Gaur interneten pixka bat arakatu eta bilatu ditut datutxo batzuk. Agian ezagunak izanen dira, baina niretako berriak dira eta hemen bildu eta partekatzea otu zait.
Errenteriako jantziaren museoa airean
Ramon Garcia buru duela, urte asko daramatza Errenteriako Iraultza dantza taldeak euskal jantziak biltzen eta Torrekua dorretxean euskal jantziaren museoa egiteko proiektuan lanean. Azken egunotan kezka sortu da, Errenteriako Udalak Torrekua dorretxean ostatu bat jartzeko aukera aztertzen ari delako.
Dantza tradizionalean espezialista unibertsitate titulua Madrilen
Madrilen, Juan Carlos I. Unibertsitateak eta Alicia Alonso dantza institutuak "Dantza tradizionalean espezialista titulua" eskuratzeko ikasturtea abiatu dute. Unibertsitatearen berezko titulo moduan jarri da martxan, eta lehen ikasturte honetan Extremadurako dantzetan espezialista tituloa eskuratu ahal izango dute ikasketak burutzen dituztenek. Ikasketen ardurdaduna den Estela Alarcón Rodriguez-ekin hitz egin dugu ekimen aitzindari honen inguruko informazioa jasotzeko. Hona kontatu diguna:
Dantzari Gazteen Bilboko 7. sariketaren txapeldunak
Paula García, Madrileko Carmen Amaya Kontserbatorio Profesionaleko dantzariak eskuratu zuen sari nagusia eskola bolerako "Madrigal" pieza dantzatzen erakutsitako dohainengatik. Bigarren eta hirugarren tokian Murtziako Dantza Kontserbatorio Profesionaleko Cristina Salamon eta Gasteizko Jose Uruñuela Udal Kontserbatorioko Nahia Ruiz de Arbulu sailkatu ziren.
Bigarren saria eskuratu du dantzan.com-ek sei@2012 sariketan
Euskarazko 2012ko sei ekarpen onenak hautatu nahi izan dituzte sei@2012 sariketan. Lehen errondan hautagai zerrenda bat osatu zen, 30 hautagairekin, eta horien artean sei onenak hautatzeko bozketa sistema jarri zuten. Bozketaren emaitzak jakinarazi dituzte eta dantzan.com bigarren postuan geratu da. #twittereuskaraz ekimenak eskuratu du lehen saria.
Dokumentuaren akzioak