Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzari Gazteen Bilboko 7. sariketaren txapeldunak

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Gazteen Bilboko 7. sariketaren txapeldunak

2012/12/10 16:07
Dantzari Gazteen Bilboko 7. sariketaren txapeldunak

Irabazleak (ezkerretik eskumara): Nahia Ruiz de Arbulu (3. saria), Paula García (1. saria), Celia Sandoya (Epai-mahaiaren aipamen berezia) eta Cristina Salamon (2. saria). © Argazkia: Iratxe de Arantzibia.

Dantzari Gazteen Bilboko 7. Sariketa antolatu du pasa den abenduaren 7an Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) Bilboko Euskalduna Jauregiaren A-1 aretoan. Epai-mahaik aurtengo lehiaketako sariak Paula García, Cristina Salamon, Nahia Ruiz de Arbulu eta Celia Sandoya-i ematea deliberatu zuen.

Paula Garciak (13 urte, Carmen Amaya Dantza Kontserbatorio Profesionala, Madril) eskuratu zuen lehen saria, 1.000 euro eta hurrengo "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzeko eskubidea, eskola bolerako "Madrigal" piezaren interpretazioarekin. Bigarren saria, 600 eurokoa,Cristina Salamon-ek (16 urte, Murtziako Dantza Kontserbatorio Profesionala) jaso zuen, Zisneen lakua klasikoaren zati baten interpretazioagatik. Nahia Ruiz de Arbulu (16 urte, Gasteizko Jose Uruñuela Udal Kontserbatorioa) izan zen hirugarren sariaren 300 euroak eskuratu zituena "Giselle"-en piezaren aldaeragatik. Horiez gain, epai-mahaiak, aipamen berezia egin zion Celia Sandoya-i (16 urte, Carmen Amaya Dantza Kontserbatorio Profesionala, Madril), "On Kixote" aurkezten egindako lanagatik.

Argazkia: Iratxe de Arantzibia.

Madril, Murtzia, Valladolid, Iruñea, Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Leioatik etorritako hamabost -hamaseik izena emana zuten baina parte hartzaile batek min hartuta atzera egin zuen-,  parte hartzailek erakutsi zituzten beren trebetasunak dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainar dantzako estiloetan.