Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Inauteriei buruzko erakusketa Santurtzin Mendi Alde dantza taldearen eskutik
Santurtziko Mendi Alde dantza taldeak Inauterietako erritoen, jantzien eta tresnen erakusketa prestatu du. Dantza taldeak bere emanaldietan erabiltzen dituen jantziak daramatzaten manikiak daude alde batetik, eta baita euskal tradizioko hainbat panpina eta tresna ere. Bestalde, peninsulako hainbat tokitako inauterietako jantziak bildu dituzte, inauteri horietako protagonistek eurek utzitakoak.
Mugimenduaren eta pedagogiaren oinarrizko elementu fundatzaileak
Oinarrizko dantza irakaskuntza eta dantza irakaskuntza profesionaletara begirako ikastaroa da. Irakaslea: Martín Padrón. La Gomerako Zentro Koreografikoko eta San Sebastián de La Gomerako Udal Dantza Eskolako zuzendaria. Dantzariak eduki behar dituen presentzia eta heldutasuna eskuratzen lagunduko duten portaera-arau eta gaitasun sorta ulertzeko tresnak dantzako ikasleen eskura jarriko ditu ikastaro honek. Ikaslearen dantza-prestakuntzaren oinarrizko elementu bezala landu behar diren elementu horiek honako hauek dira:
Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
Pasaiako Alkartasuna euskal dantza taldetik zenbait galdera iritsi zaizkigu Bateleren dantzaren inguruan, eta dantzan.com-eko irakurleen artean zabaldu nahiko genuke eskaera, ea laguntzerik daukagun denon artean. Bateleren dantzaren jatorria eta dauden bertsio desberdinei buruz galdetzen digute. Bateleren dantza Pasaiko dantzatzat aurkezten da maiz, baina aldaera desberdinak ikusi dituzten han eta hemen, eta jakin nahi dute bakoitzaren jatorria.
San Blas eguneko soka-dantza Iruñean
Heldu den igandean, otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da Euskal Herriko hainbat txokotan, baita Iruñean ere. Gure taldearen azken urteotako helburua da garai baten dantzak Iruñean zuen tokia berreskuratu dezala. Garai batean hiriko ospakizunetan egiten ziren dantza emanaldien erreferentziak asko dira artxiboetako dokumentoan eta ezagunak eta publikoak dira. Somatzen genituen hutsune horiek betetzen joatea jarri genuen gure jardunaren erdian eta San Blas eguneko hau izanen da hurrengo urratsa.
Joxe Telletxea, Baztango dantzen maixtrue
Mende erdi da Joxe Telletxea txistularia hil zela, eta Jo ala Jo elkarteak zenbait ekitaldi antolatu ditu Baztango txistulariaren oroimena hedatzeko. Baztango mutil-dantzak bizirik iraunarazi izanaren erantzuleetako bat izan zen Telletxea, mutil-dantzak irakatsi eta plazan dantzarazten lan eskerga egin baitzuen. Joxe Telletxearen bizitza eta lanen artikulu ederra zabaldu du Jo ala Jo elkarteak.
Beasaingo Sanjoanetako neskatxen esku-dantzaren nondik norakoak
Beasaingo neskatxen esku-dantzaren sorkuntza prozesua eta erritualaren inguruko xehetasunak azaldu zituen Mikel Sarriegik urtarrilaren 12an Donostian. Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako "Sortutakoak" deialdian hautatua izan zen Mikel Sarriegiren eta Besaingo Aurtzaka dantza taldearen lana, eta lan horren aurkezpena egin zuen Sarriegik San Telmo museoan egindako ekitaldian. Hitzaldia osorik eta ondoren, San Telmo museo aurrean Aurtzakako dantzariek egindako esku-dantza bera ikus daitezke honako bi bideo hauetan. Koldo Bidekietak, Aurtzakako kideak hartutako irudiak dira.
Axeri-dantza inauterietan, berreskuratze lan baten kronika
Alde batetik bestera saltseatzen ibili eta Andoainen inauterietan axeri-dantza dantzatzen zela irakurri genuen zenbait tokitan. Inauterietan, inguru hauetan, puska-biltzea egitea ohikoa zela ere kontatu ziguten, baina, urteak ziren ohitura hau galdu zela. Axeri-dantza eta puska-biltzea, ez dirudite osagai txarrak. Biak uztartu eta aurten, urte askoren ostean, berriro ibili gara Andoaingo axeriak baserriz baserri dantzan. Jarraian duzue berreskuratze lan baten eta inauteri "berri" honen nondik norakoen berri.
Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
Argia astekariak euskarazko komunikazioan nabarmendu diren pertsona, talde, enpresa, profesional edo produktuei eskainitako Argia sariak banatu dira gaur Usurbilen, eta Internet alorreko saria irabazi dute bertsoa.com-ek eta dantzan.com-ek batera.
Bilboko Dantza Plazetan 2013 egutegia
Bilboko Udalak hiriko hainbat dantza eta folklore talderekin eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean "Bilbo Dantza Plazetan" programa antolatzen du, dantza tradizionalak, taldeen emanaldiak, erromeriak eta erraldoien kalejirak hiriko hainbat txokotan urte osoko egutegian zabalduz. Hona hemen 2013an Bilbo Dantza Plazetan programak izango duen egutegia:
Ezteiak, tiroak eta dantzak: Txetxenia erromerian
Urrun bezain arrotz, Errusiarekin harreman gatazkatsu eta odoltsuan murgilduta, herrialde ezezaguna gertatzen zaigu Txetxenia Bizkaiko golkotik begiratuta. Bertara joatea modukorik ez dago herrialde bat ezagutzen hasteko, baina bidaiatzeko txanda hartzen dugun bitartean Youtubekin konformatu behar. Eta ez da gutxi. Eztei festa amaigabeak, flamenkoen dantzakerak gogorazten diguten gorteiatze dantzak, umeak, militarrak eta tiroak airera festaren emozioan....
Dokumentuaren akzioak